Gizartea -

Bilboko Ikastola

Begoñazpi Ikastola Washingtoneko zientzia lehiaketa batean egongo da

Paper-zati bustiak edredoi, zamarra edota jantzietan isolatzaile termiko moduan berrerabiltzea proposatzen dute ikasleek.

Proiektuan parte hartzen duten Begoñazpiko ikaleak. Argazkia: Begoñazpi Ikastola
Proiektuan parte hartzen duten Begoñazpiko ikaleak. Argazkia: Begoñazpi Ikastola
Proiektuan parte hartzen duten Begoñazpiko ikaleak. Argazkia: Begoñazpi Ikastola

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Begoñazpi Ikastola Washingtonen izango den First Lego League mundu mailako finalean parte hartuko du, prentsa ohar baten bitartez adierazi dutenez.

Guztira bost herrialdeko 20 talde lehiatuko dira ekainaren 20an, 21ean eta 22an. Halaber, irabazleak 20.000 dolar jasoko ditu aurkeztutako proiektua martxan jartzeko, eta, bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, 5.000 dolar.

Begoñazpi Ikastolako ikasleek, paper-zati bustiek ingurumenari eragiten dioten arazoa ezagutu zutenean erabaki zuten proiektuan parte hartzea. Modu horretan, arazoari irtenbidea bilatzeko ‘eColors’ taldea sortu zuten eta paper-zati bustiak edredoi, zamarra edota jantzietan isolatzaile termiko moduan berrerabiltzea proposatu zuten.

Horregatik, birziklapena sustatzea ez ezik, benetako beharrizanei erantzun zekiokeen konponbidea bilatu nahi izan zuten.

Merkat Bernaolak, Begoñazpi Ikastolako zuzendariak, nabarmendu duenez, erabaki horrek “jardunbide metodologikoa eta pedagogikoa aintzat hartzea eta onartzea” adierazten du.

Nazioarteko lehiaketak ikasleen originaltasuna erakustea du helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Ingurumena Gazteak gaur Txurdinaga gaur