Mundua -

Kolonbia

FARCekin bake elkarrizketak bizkortzeko prest dagoela esan du Santosek

Kolonbiako Armadak FARCeko beste zazpi gerrillari hil ditu azken orduotan. Guztira, 34 hil dituzte azken egunotan.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernua FARCekin Habanako bake elkarrizketak bizkortzeko prest dagoela esan du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak. Haren esanetan,  gatazka armatuarekin amaitzeko beharra du herrialdeak.

Santosek azpimarratu du bake akordioa lortuta bakarrik aldarrikatu ahal izango dela aldebiko su-eten iraunkorra.

"Erabakiak hartu behar ditugu gerra honekin lehenbailehen amaitzeko. Ni prest nago negoziazioak bizkortzeko ahalik eta azkarren aldebiko su-eten iraunkorra lortzeko", adierazi du agintariak.

Kolonbiako presidenteak azaldu du urtebete daramala FARCi elkarrizketak bizkortzeko eskatuz.

FARCek bertan behera utzi zuen atzo aurreko abenduaren 20an indarrean jarritako alde bakarreko su-eten mugagabea, Kolonbiako Armadaren bonbardaketa batean 27 gerrillari hil ostean.

Bestalde, gutxienez beste zazpi gerrillari hil ditu Kolonbiako Armadak azken orduotan, eta, guztira, 34 dira azken egunotan hildakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea