cerrar buscador

Politika

Sanchezen etenaldia

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, PSOEren Batzorde Federalak Sanchez babesten duen bitartean

Agentziak | EITB Media

Pantaila erraldoietan ematen ari dira Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.

0:17

PSOE

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzeak merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

EITB MEDIA

Pedro Sanchezek astelehen honetan har dezakeen erabakiari buruz galdetu diote Nafarroako presidenteari, PSOEk asteburu honetan Madrilen egingo duen Batzorde Federalera sartu aurretik.

1:13

PSOE

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

EITB MEDIA

PSOEk gaur Madrilen egingo duen Batzorde Federalera iritsitakoan, PSE-EEko idazkari nagusiak erabateko babesa eskaini dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Politika

Auzitegiak

  • Begoña Gomez

    Begoña Gomez. Argazkia: EITB Media

Hazte Oir elkarteak ere Begoña Gomezen aurkako kereila aurkeztu du ustezko influentzia trafikoagatik

EITB MEDIA

"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.

Politika

Batzorde Federala

  • 2023ko ekainean egindako Batzorde Federala

    2023ko ekainean egindako Batzorde Federala

Asteartera atzeratu du PSOEk Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zen bilera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Iturri sozialistek argitu dute Sanchezek bere agenda publikoa bertan behera uzteko hartutako erabakia izango dutela berbagai larunbat honetako Batzorde Federalean.

Mundua

Gaza, erasopean

  • Txikizioa Gazan. Argazkia: EFE

    Txikizioa Gazan. Argazkia: EFE

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Irene Khan NBEko adierazpen askatasunerako errelatore bereziaren arabera, protestarako eskubidea urratzen ari dira. Etxe Zuriak, Trumpek eta Netanyahuk "antisemitismoaz" hitz egin dute, eta Erdoganek "faxistatzat" jo du manifestarien aurkako errepresioa.

Mundua

Gaza, erasopean

NBEk laguntza humanitarioa iristen uzteko eskatu dio Israeli. Bestalde, Israelgo Armadak ziurtatu du Gazara airez, lurrez edo Ashdodeko portutik iristen ez den edozein laguntza "probokazioa" izango dela.

albisteak

- Arrazismoa

53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirela ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean

EITB MEDIA

Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia, taberna batera. "Hil nahi naute, deitu Sheriffari!" oihukatzen zuela lurrera bota eta zortzi minutuz eduki dute eskuburdinak bizkarrean. Belaunarekin lepoa estutzen ziotela, "ezin dut arnastu" zioen.  Ospitalean hil da.

Politika

Urteurrena

Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Goizean hasi dira ekitaldiak, George Steer kazetari britainiarrari omenaldia eginda eta Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika sariak banatuta. Arratsaldean, sirena hotsak entzun ondoren, biktimak omendu dituzte hilerrian.

Ekonomia

Industria

  • Mecanerreko langileen aldeko manifestazio bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA

    Mecanerreko langileen aldeko manifestazio bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA

Akordiorik gabe amaitu da Urdulizko Mecaner enpresan enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia

EITB MEDIA

LAB sindikatuaren ustez, Stellantis automobilgintzako multinazionalaren erabakia "ez dago justifikatuta", eta Eusko Jaurlaritzari egotzi dio "deslokalizazioak eragozteko eta trantsizio ekosozialaren erronkei heltzeko industria-politikarik ez izatea".

Gizartea

Eguraldia

  • Laino beltzak eta eguzki izpiak, gau goizean Elizondon. Argazkia: Juan Lameirinhas.

    Laino beltzak eta eguzki izpiak, gau goizean Elizondon. Argazkia: Juan Lameirinhas.

14:00etara aurreratu dute enbatagatik ezarritako abisu horia

EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia jarriko du indarrean 14:00etatik 18:00etara, enbata izango delako. 60-90 km/h-ko haize-boladak izango dira, eta tenperatura 8 gradu inguru jaitsiko da ordubete baino gutxiagoan.

Gizartea

SUTEAK

  • Balmasedan kiskalitako edukiontzietako baten irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

    Balmasedan kiskalitako edukiontzietako baten irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Hamar bat edukiontzi erre dituzte Balmasedan

EITB MEDIA

Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.

EITB TALDEA

EITB-REN ESKUTIK

MAKUSI jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

EITB Media

Festa handia egingo da Donostiako Kursaalen, eta gauean eskainiko da ETB1en. Orotariko eduki eskaintza du MAKUSIk: marrazki bizidun eta telesailen 100 izenburu baino gehiago, 5.800 atal, 120 pelikula… 1.700 ordutik gora ikusgai, doan. www.makusi.eus webgunean dugu eskura unibertso digital berria.

MAKUSI

Gizartea

Eskola jazarpena

Iruñeko ikastetxe bateko bi ikasle zigortu ditu epaileak, ikaskide bati egindako bullying kasu batengatik

Agentziak | EITB MEDIA

Zigortutako bi mutilek 60 orduz gizartearentzako lanak egin beharko dituzte, eta ezingo dira adingabearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu. Epaiak ikastetxea aitortzen du erantzule zibil gisa; ondorioz, 20.000 euroko kalte-ordainaren % 90 ordaindu beharko du kalte moralengatik.

Gizartea

Araba

  • Donemiliaga, airetik, artxiboko irudian. Argazkia: Araba Punto Eus

    Donemiliaga, airetik, artxiboko irudian. Argazkia: Araba Punto Eus

Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota

EITB MEDIA

Biktimaren semea ere larri zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.

Politika

A21

  • Otxandiano, gaurko agerraldian.

    Otxandiano, gaurko agerraldian. EFE

EAJ-PSE gobernua "akordio handi bat josteko aukera galdu bat" da, Otxandianoren aburuz

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

EH Bilduren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ez da gehiengo abertzalerik eta ezkerrekorik EH Bildu gabe". Ildo horretan, esan du orain dela hitz egiteko momentua, eta ez duela balio gero EAJ-PSEren gobernuaren "hipotekak" koalizio subiranistari "bere gain hartzea exijitzea".

Politika

Eusko Jaurlaritza

  • Idoia Mendia

    Idoia Mendia

Idoia Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetara aurkezteko

EiTB Media

Dimisioa asteartean gauzatuko da. PSOEk asteartera atzeratu du Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zuen bilera.

Gizartea

Bidania-Goiatz

Sute batek kalte handiak eragin ditu Goiazko ostatuan

EITB MEDIA

Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute.

albisteak

- Ke-lainoa

Profersa enpresako gertakari batek auzokideen alarma piztu du Zorrotzan

Bilboko Profersa ongarriak ekoizten dituen enpresak lurrun-ihesa izan du ostiral goizean, fabrikazio-prozesuan izandako erreakzio baten ondorioz. Ez da inor zauritu, ezta kalte materialik izan ere, konpainiaren arabera.

Gizartea

BILBO

  • Erasoaren tokia

    Erasoaren tokia. EITB.

Adingabe bat labankadaz zauritu dute Santutxun izan den liskar batean

EITB MEDIA

13:30ean gertatu da erasoa, Juan Gardeazabal kalean. Tokian bertan artatu ostean, Basurtuko Ospitalera eraman dute. Labankada eman dion neskatoa atxilotu egin dute.

Gizartea

Lapurretak

Bi atxilotu Getxon, hiru lapurreta egitea egotzita

Eitb Media | Agentziak

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurrak atxilotu dituzte, hiru delitu egotzita. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.

Gizartea

Arabako patroia

  • San Prudentzioko erretreta.

    San Prudentzioko erretreta. Argazkia: EITB Media

Jaia lehertzeko zorian dago Araban, San Prudentzio ate-joka dela

EITB Media

Igandeko egun handiaren aurretik, larunbatean San Prudentzioren Erretreta eta San Prudentzioren Danborrada izango dira. Ekitaldi horiek eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Ekonomia

aldirikoak

  • Renfeko geltokia Donostian

    Renfeko geltokia Donostian.

Astelehenetik aurrera tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean, eta bidaia-denborak handituko baitira Andoain-Irun tartean.

kultura

- Euskal zinema

Asier Altunaren ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira

EITB MEDIA

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte grabatuko dute Euskal Herri osoan zehar. Lanak EITBren parte-hartzea du.

kultura

Saria

0:24

Vianako Printzea Kulturaren Saria, Alfredo Sanzol antzerkigilearentzat

N. V. | EITB Media

Talentu Artistikoaren Sustapena saria, 30 urtetik beherakoei zuzendua, bestalde, Celia Carrasco poetak jasoko du.

Erlazionatutako edukiak:

Zinema

Maiatzak 14-25

  • ''Tasio''ren kartela

    "Tasio"ren kartela

"Tasio" filma Cannesen emango dute, zaharberrituta

N. V. | EITB Media

Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.

1:02

Artea

''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek

Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.

Literatura

Elkarrizketa

  • Jasone Osoro idazlea, ''Arrakasta'' saiakeraren egilea

    Jasone Osoro idazlea, "Arrakasta" saiakeraren egilea

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Natxo Velez | EITB Media

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.

kultura

Gayarren

Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.