cerrar buscador

Albisteak

Albisteak

Martxoaren 3ko sarraskia

  • 1976ko martxoaren 3an hildako langileen hileta.

    1976ko martxoaren 3an hildako langileen hileta.

1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak

EITB.EUS

Espainiako Poliziak militarrak modu indiskriminatuan egin zuen tiro langileen asanbladaren kontra: bost behargin hil eta 100 pertsona baino gehiago zauritu zituen.

1 / 6 Hurrengoa
Martxoak 3ko antolatzaileek salatu dutenez, Ertzaintzaren kargak ''zauritu ugari'' utzi zituen Gasteizen

Martxoak 3ko antolatzaileek salatu dutenez, Ertzaintzaren kargak ''zauritu ugari'' utzi zituen Gasteizen

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatu antolatzaileek eta Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak prentsaurrekoa eman dute igandeko istiluen bertsioa emateko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute. Ertzaintzaren aurkako bi salaketa aurkeztu dira dagoeneko.

Lau pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean 7 ertzain, martxoaren 3ko istiluetan, Gasteizen

Lau pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dituzte, tartean 7 ertzain, martxoaren 3ko istiluetan, Gasteizen

Manifestazioaren deitzaileek "hamarnaka zauritu eragin dituen Ertzaintzaren karga guztiz basatia" salatu dute. Besteak beste, Ertzaintzaren furgoneta bat gazte baten gainetik igaro dela esan dute, eta zaurituetako batek konortea galdu duela.
Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean

Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean

Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako manifestazioa hasi da, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Istiluak izan dira, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat lagun zauritu dira. Lau pertsona atxilotu dituzte.
1976an Poliziak hildako bost langileak oroitu dituzte Gasteizen

1976an Poliziak hildako bost langileak oroitu dituzte Gasteizen

Lore-eskaintzaren ostean, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute, "Etorkizun justu baterantz" lelopean. Biktimak gogoratzeko erakundeek sortuko duten memoriala txalotu du Martxoak 3 elkarteak.

Istiluak izan dira Gasteizen martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioan

Istiluak izan dira Gasteizen martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioan

El Corte Ingles parean izan dira istiluak. Hainbat manifestarik bengalak eta pintura gorria bota dute eraikinera, eta tentsio uneak izan dira. Ertzaintzak kargatu egin du. Lau lagun atxilotu dituzte eta hainbat zauritu izan dira.

Martxoaren 3ko biktimen omenez egindako lore-eskaintzan parte hartu dute alderdi politikoek

Martxoaren 3ko biktimen omenez egindako lore-eskaintzan parte hartu dute alderdi politikoek

1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Pello Otxandiano (EH Bildu), Imanol Pradales (EAJ), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Alba Garcia (Sumar) eta Ainhoa Domaica (PP).

Mendia eta Melgosa sailburuek lore-sorta bana eskaini diete biktimei hilketen urteurrenean

Mendia eta Melgosa sailburuek lore-sorta bana eskaini diete biktimei hilketen urteurrenean

1976ko martxoaren 3an Gasteizen eraildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua eta Nerea Melgosa Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburua. Eraildakoen memoria bizirik mantendu behar dela azpimarratu dute.

Azkenean hasi da martxoaren 3ko biktimen memorialaren sorkuntza

"Azkenean hasi da martxoaren 3ko biktimen memorialaren sorkuntza"

Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie gasteiztarrei, horien "indarra" izan delako "administrazioak martxan jartzea lortu duena".
Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskatu du alkateak

Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskatu du alkateak

Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen aldeko lore eskaintzan. Angel Victor Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako.
Atzo eta gaur borrokan, etorkizun justu baterantz da martxoak 3ko manifestazioaren leloa

"Atzo eta gaur borrokan, etorkizun justu baterantz" da martxoak 3ko manifestazioaren leloa

Datorren igandean, 1976ko martxoaren 3ko 48 urte ospatuko dira. Elizaren ondoan eraikitako monolitoan, martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko eta sindikatuetako kideek manifestazioa aurkeztu dute, urtero milaka pertsona biltzen dituena.
Eratu da Gasteizen Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa, hiru urtetako atzerapenaren ondotik

Eratu da Gasteizen Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa, hiru urtetako atzerapenaren ondotik

Nerea Melgosa sailburuak esan du "gaurkoa egun historikoa" dela. Sinadura ofiziala Gogora Institutuak eta Martxoak 3 Elkarteak lankidetza-hitzarmenena sinatu berritan iritsiko da.
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa ostegunean eratuko dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa ostegunean eratuko dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gogora institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko hitzarmenari. Zehazki, asteazkenean sinatuko dute, fundazioa eratu bezperan.
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa otsailaren 15ean eratuko da

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioa otsailaren 15ean eratuko da

San Frantzisko eliza memoria zentro bilakatzeko lanak Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak ordainduko dituzte. Hiru milioi euroko aurrekontua dute, eta lanak 2025ean hasiko dituzte.
Elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen, Amurrion eta Lemoan atzo Gasteizen izandako atxiloketak salatzeko

Elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen, Amurrion eta Lemoan atzo Gasteizen izandako atxiloketak salatzeko

Desordena publikoak egotzita, Gasteizen, bi gazte atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren urteurreneko manifestazioaren ostean. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian Gasteizen, Amurrion eta Lemoan Gazte Blokea ekimenak deituta.  

Nerea Martinez, Martxoak 3 elkartea: 'Hemen gertatutako Estatu-krimena ez dugu inoiz ahaztuko'

Nerea Martinez, Martxoak 3 elkartea: 'Hemen gertatutako Estatu-krimena ez dugu inoiz ahaztuko'

Poliziak Gasteizen hildako bost langileak oroitu dituzte biktimen elkarteek, alderdiek eta sindikatuek.

Beste manifestazio jendetsu bat Gasteizen, 76ko hilketak eta errepresioa gogoratzeko eta gaitzesteko

Beste manifestazio jendetsu bat Gasteizen, 76ko hilketak eta errepresioa gogoratzeko eta gaitzesteko

18:00etan, ELA, LAB, ESK eta Steeilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deitutako omenaldia eta ondoren manifestazioa egin dituzte. Mobilizazioa, ohikoa den bezala, oroitarritik abiatu da.

Manifestazio jendetsu batek Espainiako inpunitate ereduak indarrean jarraitzen duela salatu du Gasteizen

Manifestazio jendetsu batek "Espainiako inpunitate ereduak indarrean" jarraitzen duela salatu du Gasteizen

Martxoak 3 elkarteak ekitaldian ohartarazi duenez, 1976an izandako sarraskia oroitzeko memorialaren proiektua "bideraezina izango da biktimen benetako parte-hartzerik gabe". Erakundeek, indar politikoek eta sindikatuek omenaldia egin diete Poliziak tiroz hil zituen bost langileei.
Martxoaren 3an Gasteizen eraildako langileei lore eskaintza egin diete erakundeek

Martxoaren 3an Gasteizen eraildako langileei lore eskaintza egin diete erakundeek

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Jose Antonio Suso ABBko presidenteak eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu dute gaur goizean lore eskaintzan.

Aho batez onartu du Gasteizko Udalak M3 memorialaren fundazioko kide izatea

Aho batez onartu du Gasteizko Udalak M3 memorialaren fundazioko kide izatea

Memoria gunea Zaramagako San Frantzisko elizan bertan egongo da, gaur duela 47 urte Espainiako Polizia Armatuak 5 langile hil eta ehundik gora zauritu zituen tokian bertan. Gertakarien inguruko dokumentazio zentro batez eta erakusketa gune batez osatuta egongo da.

Gasteizko Udalak Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioan patrono gisa parte hartzea onartu du

Gasteizko Udalak Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioan patrono gisa parte hartzea onartu du

Gasteizko Udalak Osoko Bilkuran aho batez erabaki ditu Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan egingo den memoria-zentroa arautuko duten estatutuak.

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren eraketa eta estatutuak onartu dituzte

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren eraketa eta estatutuak onartu dituzte

Martxoak 3 Elkarteak "erakundeek azken unean egindako norabide aldaketa" azpimarratu du. Elkarteak salatu duenez, "azken hilabeteak seriotasun faltak eta gidoiaren ustekabeko birek markatu dituzte".
Martxoak 3 elkarteak ez du nahi Espainiako Gobernuak Biktimen Oroimenezko Zentroan parte hartzea

Martxoak 3 elkarteak ez du nahi Espainiako Gobernuak Biktimen Oroimenezko Zentroan parte hartzea

Martxoak 3k eta Memoria Garak akordioa sinatuko dute Gogora Institutuarekin, biktimek ere fundazioan ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, negoziazioetan aritu dira azken hilabetean.
Martxoaren 3ko memorialaren fundazioa sortzeko estatutuak urtarrilean onartuko dituzte erakundeek

Martxoaren 3ko memorialaren fundazioa sortzeko estatutuak urtarrilean onartuko dituzte erakundeek

"Martxoaren 3ko memoriala ez dago izoztuta, inondik inora", esan du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Azaldu duenez, euskal sektore publikoaren legearen aldaketek baldintza batzuak aldatu ditu, baina horiei ernatzungo die Exekutiboak.

Memoria Garak salatu du M3ko Oroimenerako Zentroa eraikitzeko proiektua geldirik dagoela

Memoria Garak salatu du M3ko Oroimenerako Zentroa eraikitzeko proiektua "geldirik" dagoela

"Jarrera irmoarekin proiektuari bultzada ematea eta biktimen parte-hartzea bermatzea aldarrikatzen dugu", esan du Memoria Gara ekinbideko Josu Santamariak.
Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra

Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra

Argentinako kereila babesten duen Estatu Koordinakundea eta Martxoak 3ko Biktimen Elkartea aztertzen ari dira helegitea jartzea, Argentinako Gorte Gorenean, prozesamenduaren artxiboaren aurka. Martin Villa Espainiako Gobernuko Barne ministroa izan zen, Trantsizioan.
Martxoak 3 elkartearen ustez Sanchezen Memoria Demokratikorako Legea oso hankamotz dago

Martxoak 3 elkartearen ustez Sanchezen Memoria Demokratikorako Legea oso hankamotz dago

Kritikatu dute ez duela biktima guztiak parekatzea eta justiziarako eskubidea jasotzen, eta hori oinarrizkoa dela.
Martxoak 3 elkarteak azalpenak eskatu dizkio PSOEri biktimen eskubideak bermatzeko beste mekanismoei buruz

Martxoak 3 elkarteak azalpenak eskatu dizkio PSOEri biktimen eskubideak bermatzeko "beste mekanismoei" buruz

PSOEren "koherentzia eza" eta "hipokresia" salatu ditu Martxoaren 3ko sarraskiaren biktimen elkarteak, ikerketa batzordea eratzeari uko egin baitiote sozialistek.
Kongresuak uko egin dio martxoaren 3ko sarraskia ikertzeari

Kongresuak uko egin dio martxoaren 3ko sarraskia ikertzeari

PSOEk, PPk, Voxek eta Ciudadanosek bertan behera utzi dute EH Bilduk eta ERCk eskatu zuten ikerketa batzordea. Komisio horren helburua Polizia Armatuak eta Espainiako Gobernuak bost langileen erailketan izandako inplikazioa eta erantzukizuna ezagutzea zen.
Batzorde batek martxoak 3ko sarraskia ikertzea onartu du Kongresuko Mahaiak

Batzorde batek martxoak 3ko sarraskia ikertzea onartu du Kongresuko Mahaiak

EH Bilduk eta ERCk proposamena aurkeztu zuten Ganberan, eta orain Bozeramaileen Batzordeak eztabaidatu eta bozkatu beharko du.
Ehundaka pertsona atera dira Gasteizen, martxoaren 3an gertatutakoagatik inpunitatearen amaiera eskatzeko

Ehundaka pertsona atera dira Gasteizen, martxoaren 3an gertatutakoagatik "inpunitatearen" amaiera eskatzeko

Bost langileren heriotza eragin zuen karga polizialean kaltetutakoen elkarteak biktimek jasan duten "ahanzturarekin" amaitzeko eskatu du.
1 / 6 Hurrengoa