Politika -

Justizia unibertsala

13 droga-trafikatzaile aske utzi ditu Auzitegi Nazionalak

Espainiak nazioarteko uretan edo atzerriko bandera duten ontzietan atxilotutako narkotrafikatzaile atzerritarrak ezin ditu epaitu. Droga Espainia xede duela frogatu beharko litzateke epaiketa hasteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko 13 droga-trafikatzaile marokoar aske utzi ditu gaur Auzitegi Nazionalak. Epaitu behar zituzten, baina justizia unibertsalaren erreformak mesede egin die, nazioarteko uretan eta atzerriko bandera zuten ontzietan atxilotu zituztelako.

Gai penaletarako gela osatzen duten 16 magistratuetatik 13k erabakiari babesa eman diote. Espainiak nazioarteko uretan edo atzerriko bandera duten ontzietan atxilotutako narkotrafikatzaile atzerritarrak ezin ditu epaitu. Droga Espainia helburu duela frogatu beharko litzateke epaiketa hasteko.

Gainera, Marokoko ustezko narkotrafikatzaileak berehala aske uzteaz gain, Siriako beste zortzi droga-trafikatzaileren inguruko informazioa eskatu dute epaileek. Javier Gomez Bermudez epaileak aske uztea erabaki zuen, baina droga Espainian saltzeko xede bazuten argitu nahi dute magistratuek orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Delituak azken ordukoa Drogak Justizia Unibertsala Espainia albisteak