Politika -

Eskuz Esku

Gure Esku Dagok giza katean Internetetik izena emateko aukera itxi du

Internet eta posta elektroniko bidez Eskuz Esku ekimenean parte hartzeko metroa erosteko aukerak itxi ditu Plataformak, eskaerek "gainezka" egin dutela ikusita.

Urbian egindako giza katea. EiTB
Urbian egindako giza katea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago plataformak Internet eta posta elektroniko bidez Eskuz Esku ekimenean parte hartzeko metroa erosteko aukerak itxi ditu, izen-emate eskaerek "gainezka" egin dutelako. Giza kateak Durango eta Iruñea lotuko ditu ekainaren 8an, erabakitzeko eskubidearen alde.

Ohar batean azaldu duenez, "azken egunotan milaka eta milaka pertsonak izena eman dute posta elektroniko bidez igandeko giza katerako, eta eskaera hainbestekoa izaten ari da, gainezka egin duela". Horren ondorioz, Internet eta posta elektroniko bidez metroa erosteko aukera ixtea erabaki dute.

Beraz, asteazken honetatik aurrera giza kateko metroa erosteko bi aukera daude soilik: herrietan eta hirietan jarri diren informazio puntuetan eta igandean kateko kilometro guztietan ipiniko dituzten puntuetan.

Ahal Duguk bat egin du giza katearekin

Podemos-Ahal Dugu alderdiak ekainaren 8an Gure Esku Dagok deituta egingo den giza katean parte hartuko du, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen alde.

Pablo Iglesias buru duen alderdiak ekimenari babesa erakutsi dio, eta herritar guztiak giza katean parte hartzera deitu ditu, autodeterminazio eskubidea eskaera "demokratikoa" dela uste baitu.

"Herritarrek monarkiaren eta errepublikaren artean aukeratu ahal izateko aldarrikapena ez da aldarrikapen errepublikanoa, demokratikoa baizik. Herriek etorkizuna aukeratzeko eskubidea ez da aldarrikapen nazionalista edo abertzalea, demokratikoa baino ez den aldarrikapena baizik", azaldu du Ahal Duguk komunikatu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku gaur