Politika -

Eztabaida monografikoa

Nafarroak erabakitze eskubideaz kontsulta legea tramitatzea onartu du

Gainera, Amejoramendua erreformatzeko prozesua abian jartzearen aldeko apustua egiten duen beste bat ere onartu du.

nafarroako legebiltzarra

Nafarroako Parlamentuan erabakitzeko eskubidea eztabaidagai

1:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak nafarren "erabakitzeko eskubidea"ren inguruko herri kontsulta bat egiteko legea tramitatzeko borondatea agertzen duen ebazpen bat onartu du gaur, Amejoramendua erreformatzeko prozesua abian jartzearen aldeko apustua egiten duen beste batekin batera.

Nafarroako Parlamentuan erabakitzeko eskubidearen inguruan egin duten eztabaida monografikoan aurkeztu eta onartu dituzte bi ebazpenak. Nafarroako Gobernua osatzen duten lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) egin dute ebazpenen alde, eta UPN, PSN eta PP kontra agertu dira.

Onartu duten lehenengo ebazpen horren arabera, kontsulta tresnak, aurrekontu partehartzaileak eta errefusa politikorako tresnak barne hartzen dituen lege bat onartzeko lan egingo dute.

Amejoramenduarekin lotutako bigarren ebazpenak hauxe esaten du: "Partehartze prozesu bat abian jartzea, baita Parlamentuan ere, Amejoramendua erreformatzeko helburuarekin, Nafarroaren estatus politikoa zehazte aldera; eskumen berriak sartzea eta eskubide sozialen errekonozimenduan aurrera egitea, ahal den lege maila altuena aitortuz, betearazteko bermeak jarriz, eta erreforma bera herritarrek bozkatzea".

ALDERDIEN AGERRALDIAK

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra UPN PSN Nafarroa EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua