Politika -

Nafarroa

Altsasuko Udala zigortu dute, ikurrina jartzeagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Udalak epaiaren aurka jarri zuen helegitea.

Ikurrinaren defentsan, Iruñean egindako manifestazio bat. Artxiboko irudia
Ikurrinaren defentsan, Iruñean egindako manifestazio bat. Artxiboko irudia
Ikurrinaren defentsan, Iruñean egindako manifestazio bat. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio arloko salak berretsi egin du ikurrina jartzeagatik bere garaian Altsasuko Udalaren kontra emandako epaia.

UPNk zuzentzen zuen Nafarroako Gobernuak epaitegira jo zuen Altsasuko Udalaren aurka, honek ikurrina jarri zuelako Zelai eta San Juan kaleen elkargunean, ustez ikurren araudia urratuz. Auzi administratiboetarako epaitegiak arrazoia eman zion Foru Gobernuari eta ikurrina kentzeko agindu zion Udalari.

Udalak helegitea jarri zuen orduan, Nafarroako Gobernuaren legediak ikurrina “erabilera publikoko eraikinetan” jartzea debekatuta dagoela zehazten ez duela eta herriko agintariek hagarik ipini ez zutela  eta banderarik altxatu ez zutela argudiatuz.

Hala ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du ikurrina Udaletxea ez den beste toki batean jarrita, “iruzurra” egiten ari direla eta 2003tik ezarritako araua urratzen dela, hau da, Nafarroako bandera soilik altxa daitekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Euskadiko bandera ofiziala