Politika -

Atzerapenik gabe

Puigdemont: ‘2017an erreferenduma egin eta erabakia bete egingo dugu’

Kataluniako etorkizunaren inguruan herritarrek "erabakitzeko eskubidea" dutela aldarrikatu du Generalitateko presidenteak.

Carles Puigdemont, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ostiral honetan ziurtatu duenez, Kataluniako erreferenduma 2017an egingo dute, beranduenez irailaren 17an. Halaber, herritarrek hartzen duten erabakia errespetatu eta bete egingo dutela esan du, inolako atzerapen eta aitzakiarik gabe.

Gabon zaharrari begira, Puigdemontek bere lehenengo diskurtsoa eman du Generalitateko presidente gisa. Ildo horretatik, datorren urtean Kataluniaren etorkizuna jokoan egongo dela iradoki du, bere esanetan, herritarrek independentziaren alde edo kontra dauden askatasun osoz erabakiko dutelako.

Puigdemontek ziurtatu duenez, datorren urteko erreferenduma legezkoa izango da, eta Parlamentuak herritarren erabakia onartu eta inolako atzerapen eta aitzakiarik gabe errespetatuko duela azpimarratu du. Halaber, Katalunian egingo duten galdeketak legea errespetatuko duela nabarmendu du.

Alabaina, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak behin baino gehiagotan ziurtatu du ez duela baimenduko gisa horretako galdeketarik, Espainiako herritar guztien subiranotasun eta berdintasun eskubideak bermerik gabe geratuko direlakoan. Dena den, Puigdemontek ziurtzat eman du independentziari buruzko galdeketa 2017an egingo dela eta legezkoa izango dela.

“Eskua luzatzen jarraituko diegu beti, baina emandako hitza beteko dugu eta gure printzipioekin bat etorriko gara”, gaineratu du Generalitateko presidenteak. “Herritarrek Kataluniako etorkizuna erabaki nahi dute eta hori erabakitzeko eskubidea dute”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken orduko albistea Puigdemont gaur