Politika -

Katalunia

ANCk eta Omniumek ordaindu dute Gorenak Homsi jarritako isuna

"Elkartasun kutxa"n bildu dituzten 100.000 euroetako 30.000 erabili dituzte horretarako.

Mas Homs babesten. Argazkia: Efe
Mas Homs babesten. Argazkia: Efe
Mas Homs babesten. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) eta Omnium Kulturalak 100.000 euro bildu dituzte dagoeneko "elkartasun kutxan", eta hori baliatu dute Auzitegi Gorenak Francesc Homs kontseilari ohiari A9ko erreferendumagatik ezarri zion 30.000 euroko isuna ordaintzeko.

ANCk eta Omniumek maiatzaren 8an sortu zuten "elkartasun kutxa", erreferenduma antolatzeko prozesuaren ondorioz buruzagi independentistek jaso dituzten isunak ordaindu ahal izateko ekarpenak jasotzeko.

Bi erakundeetako iturrietatik jakinarazi dutenez, astebeteko epean dagoeneko 100.000 euro bildu dituzte, eta datozen asteotan kopurua handitzen joango dela espero dute. Zigor judizialak jaso dituzten buruzagi independentisten isunak ordaintzera bideratuko omen dute guztia.

Homsen isuna ordaindu ondoren, Irene Rigau kontseilari ohiak (24.000 euroko isuna), Joana Ortega presidenteorde ohiak (30.000 eurokoa) eta Artur Mas presidente ohiak (36.000 eurokoa) A9ko erreferenduma antolatzeagatik jaso zituzten zigorrak falta dira ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena Gaurko azken ordukoa