Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Referendumean ez parte hartzera deitu dute Catalunya en Comuko 214 kidek

Politika

Katalunia

Referendumean ez parte hartzera deitu dute Catalunya en Comuko 214 kidek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/07/15

'Urriaren 1ean ez goaz' leloa duen agiria sinatu dute, Puigdemontek deitutako referendumean parte hartzera uko eginez, "legezkotasunik eta legaltasunik ez duelako".

  • Urriaren 1erako referenduma deitu dute Katalunian. Argazkia: EiTB

    Urriaren 1erako referenduma deitu dute Katalunian. Argazkia: EiTB

    Urriaren 1erako referenduma deitu dute Katalunian. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Urriaren 1ean Katalunian izango den referendumean parte hartzeari uko egin diote Catalunya en Comu koalizioko 214 kidek manifestu baten bidez, haien aburuz, referendumak "legezkotasunik eta legaltasunik ez duelako".

Sinatzaileen artean, Eulalia Vintro, Jose Luis Lopez Bulla edo Joan Boada ICVko buruzagi historikoak daude.

Ekainaren azken astean adostutako eta joan den uztailaren 8ko batzarrean eztabaidatutako dokumentua sinatu dute. 'Urriaren 1ean ez goaz' du izenburuz, baina azkenean ez zen batzar hartan bozkatu, adostutako dokumentu ofizialean jasota zeudelako "ideia nagusiak".

Podem en Barcelonako buruzagi Marc Bertomeuren iritziz, urriaren 1erako Kataluniako Gobernuak iragarri duen galdeketak "ez du legaltasunik, ezta legezkotasunik ere, ez baitu gehiengoa ordezkatzen".

Agiri horren sinatzaileen aburuz, urriaren 1eko galdeketa "ezin da emaitza lotesleko referenduma izan, Junts pel Siko eta CUPeko jarraitzaileentzat egindako aldebakarreko proposamena baita".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena