Politika -

Auzitegi Konstituzionalean

Kataluniako Parlamentuko Araudiaren erreforma aztertuko dute bihar

Kataluniako referendumerako bidea erraztea du helburu erreforma horrek, eta horren aurkako helegitea, hain justu, aurkeztu du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean.

Kataluniako presidente Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Kataluniako presidente Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Kataluniako presidente Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuaren Araudiaren erreformaren aurkako helegitea aztertzeko batzartuko da bihar Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkura. Urriaren 1ean Katalunian izango den referendumerako bidea prestatzea du helburu erreforma horrek.

Gauzak horrela, Juan Jose Rivas auzitegiko presidenteak magistratuak deitu ditu 17:30etarako; orduan, Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegitea onartu ala ez erabakiko dute.

Konstituzioaren 161.2 artikuluari deia egin dio Gobernuak, hori dela eta, izapidetzea onartzeak zuzenean dakar defendatutako aginduak aldi baterako baliogabetzea.

Ordurarte, referenduma egiteko Kataluniako Gobernuak eta Parlamentuak emandako urrats guztiak baliorik gabe utzi ditu Auzitegi Konstituzionalak, eta bi erakundeetako agintariei ohartarazi die erantzukizun penalak egon daitezkeela desobedientziarik egonez gero.

Izan ere, Carme Forcadel Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Parlamentuko Batzordearen JxS eta CSQP alderdietako kideak ikertzen ari da Kataluniako Justizia Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea leporatuta.

Kataluniako Parlamentuko araudiaren 135.2. artikuluaren berridazketaren kontra egiten du Espainiako Gobernuak ostiralean aurkeztutako helegitearen bidez.

Araudiaren erreforma horri esker, Kataluniako Parlamentuko talde parlamentarioek edozein lege-proposamen egin ahalko lukete, eta hura izapidetzeko irakurketa bakarreko prozedura eskatu (prozesu arinagoa, batzorderik gabekoa eta zuzenketak aurkezteko eskubidea mugatuta).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak Auzitegi Konstituzionala