Politika -

Kataluniako erreferenduma

Milaka katalan bildu dira karga polizialen aurka protesta egiteko

Generalitateko Osasun Departamentuak 893ra igo du karga polizialetan zauritu zituzten pertsona-kopurua. Colauk kargetan sexu-erasoak egin izana egitea leporatu dio Poliziar.

Konzentrazioa Generalitat parean
Konzentrazioa Generalitat parean
Ehundaka kataluniarrek U-1eko biolentzia salatu dute

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona bildu dira Bartzelonako Sant Jaume plazan egindako kontzentrazioan, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea eta Ada Colau Bartzelonako alkatea buru, Kataluniako erreferenduma galarazteko atzo egindako karga polizialen aurka protesta egiteko.

Plaza erdian jarri dira Puigdemont eta Colau, Gobernuko eta Bartzelonako Udaleko beste zenbait kiderekin batera. Besteak beste, Oriol Junqueras, Jordi Turull eta Gerardo Pisarello ere izan dira protestan.

Bertan bildutakoek txalo artean hartu dituzte agintariak, eta "Bozkatu dugu", "Independentzia", "Ez dugu beldurrik" eta "Jende baketsua gara, bozkatu bakarrik nahi genuen" oihukatu dute.

Generalitateko Osasun Departamentuak 893ra igo du Kataluniako erreferendumaren egunean, urriaren 1ean, karga polizialen ondorioz zauritutako herritarren kopurua. Horietako bi ospitaleratuta daude, departamentu horretatik ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Kargetan sexu-erasoak egitea leporatu dio Colauk Poliziari

U-1eko erreferenduma ekiditeko kargetan "sexu-erasoak" egitea leporatu die Ada Colau Bartzelonako alkateak Espainiako Estatuko segurtasun indarrei.

"Sexu-erasoen biktima izan ziren hainbat emakumeren testigantzak heldu zaizkigu. Kasu bat baino gehiago dago. Lekuko zuzen bat dugu, adibidez, Barcelonetan", azaldu du. "Atzokoa ez Poliziaren ohiko jokaera izan", nabarmendu du.

Karga polizialetan zauritutako pertsonei Bartzelonako Udalak laguntza juridikoa eskaintzen diela iragarri zuen atzo Colauk Twitterren bitartez. Bestalde, eskoletako kalteak konpontzeko ere eskatu dio Bartzelonako alkateak Espainiako Gobernuari.

Gaitzespen kontzentrazioa Kataluniako Parlamentuan

Kataluniako Parlamentuan, Came Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea izan da diputatuen eta Ganberako langileen kontzentrazioan buru, urriaren 1eko indarkeria poliziala gaitzesteko.

Bilkura 12:00etan hasi da, eta txaloka hartu dute Forcadell, Ganberatik atera denean. Bartzelonako Parc i Jardinseko langileak ere bertan egon dira, protestan. Ciutadellako parkean eta beste zoo batzuetan egiten dute lan.

Hauek ere batu zaizkie: Lluis Corominas JxSiko presidentea, Mireia Boya, Gabriela Serra eta Albert Botran CUPeko diputatuak, David Perez Mahaiko bigarren idazkaria, Raul Moreno lankidearekin batera, eta Germa Gordo diputatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona bideoak Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Puigdemont azken albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Polizia indarkeriari buruzko albisteak