Politika -

ETAko biktimak

Foro Soziala: 'Enpresaburuei egindako omenaldiak behar-beharrezkoak dira'

ETAko biktimak izandako enpresariei atzo Bilbon egindako omenaldia txalotu du Euskadin 'bake-prozesua' sustatzea helburu duen Foro Sozial Iraunkorrak.

Foro Soziala eta Brian Currin, Aieteko Jauregian. Argazkia: EFE
Foro Soziala eta Brian Currin, Aieteko Jauregian. Argazkia: EFE
Foro Soziala eta Brian Currin, Aieteko Jauregian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin 'bake-prozesua' sustatzea helburu duten hainbat elkartek eta lagunek osatutako Foro Sozial Iraunkorrak dioenez, ETAko biktimak izandako enpresaburuei atzo Bilbon egindako omenaldiak "behar-beharrezkoak dira".

Gainera, Brian Currin eta Alberto Spektorowsky Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideek duela gutxi Euskadin egindako bisitaren inguruan ere mintzatu da. Foro Sozial Iraunkorraren iritzian, Aieteko Adierazpenaren 6. urteurrenaren harira joan den asteartean Donostian egindako bilera ere "ekintza garrantzitsua izan da".

"Mota guztietako indarkeria jasan duten biktima guztiek egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea dute. Elkarkidetze sozialaren prozesuan horrelako ekitaldiak behar-beharrezkoak dira", esan du Foro Sozialak ohar baten bidez.

"Gure erronka da hainbat eztabaida-gune sortzea euskal gizartearen alor guztiek parte hartu dezaten", adierazi du, eta oraingoan hala gertatu ez izana deitoratu du, "beste behin batez" EH Bildu koalizioari ez ziotelako gondabidapena luzatu, antolatzaileek horrela eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko albisteak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin