Politika -

Aldebiko bilera

Rajoy Belgikako lehen ministroarekin bildu da, Puigdemonten agerraldiaren atarian

Bi gobernuetako iturriek nabarmendu dutenez, ez dute presidentearen eta kontseilari kargugabetuaren egoeraz hitz egin.

Rajoy eta Michel, bileran. EFE
Rajoy eta Michel, bileran. EFE
Rajoy eta Michel, bileran. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Charles Michel Belgikako lehen ministroak bilera egin dute gaur, Carles Puigdemontek eta bere lau kontseilariek Belgikako instrukzio aretoan egin beharreko agerraldiaren atarian. Dena dela, gai horren inguruan hitz egin ez dutela zehaztu dute bi gobernuetako iturriek.

"Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin bilera. Agenda: aldebiko harremanak eta Europar Batasunaren etorkizuna", idatzi du Espainiako agintariak bere Twitter kontuan.

 

 

Europar Batasuneko Gobernu eta estatuburuek goi bilera dute gaur Goteborgen (Suedia), eta hori baliatu dute batzartzeko.

Bi gobernuetako iturrien arabera, Europar Batasuneko hainbat gai izan dituzte mahai gainean. Hala nola, Catherine De Bolle belgikarrak Europolen Presidentetzarako aurkeztu duen hautagaitzaz eta Medikamentuaren Europako Agentziaren egoitzaz —Brusela eta Bartzelona dira hautagai—.

Alabaina, Puigdemonten eta bere kontseilarien egoeraz mintzatu ez direla nabarmendu dute bi aldeek. Belgikako instrukzio aretoaren aurrean agertu behar dira gaur bostak, euren kontra Auzitegi Nazionalak emandako euroagindua tarteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika EB Mariano Rajoy Brusela bideoak Kataluniaren independentzia Zer ari da gertatzen Europan? Belgika Espainiako Gobernua bideoak Espainia Alderdi politikoak berriak Pere Aragonès bideoak