Politika -

'De Miguel auzia'

Defentsak 'Guateque auzia' erabili du epaiketa bertan behera uztea eskatzeko

Iragan ekainean, Madrileko Lurralde Auzitegiak 'Guateque auzi'ko 30 auzipetuak absolbitu zituen. Instrukzioan zehar bildutako froga guztiak baliogabe utzi zituen auzitegiak.

'De Miguel auziko' epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian. Argazkia: EFE
'De Miguel auziko' epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian. Argazkia: EFE
'De Miguel auziko' epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Auzitegiak 'Guateque auzia'rekin egin bezala, epaiketa bertan behera uztea eskatu dute gaur 'De Miguel auzi'ko defentsaren abokatuek. Makroepaiketan ustezko ustelkeria leporatzen diete EAJko goi-kargudun ohiei. Madrilgo prozeduran auzipetu guztiak absolbitu zituzten.

Iragan ekainean, Madrileko Lurralde Auzitegiak 'Guateque auzi'ko 30 auzipetuak absolbitu zituen. Madrilgo Udalean izandako ustelkeria sare handiena izan da. Instrukzioan zehar bildutako froga guztiak baliogabe utzi zituen auzitegiak, ikerketa abiatu zuen grabazioa epailearen baimenik gabe egin zutelako.

Epaiketaren hirugarren saioan, Arabako Auzitegian, defentsako abokatuek Madrilgo Auzitegiaren arestiko sententzia erabili dute instrukzioa bertan behera uztea eskatzeko. 'De Miguel auzia'n 26 inputatu dira legez kanpoko komisioak kobratzeko ustezko sare baten kide izateagatik.

"Bikaina" eta "argigarria"

Horrela, prozeduran inputaturiko bi enpresaburu kataluniarren abokatuak gaur adierazi duenez, Madrilgo Auzitegiaren epai “bikain” eta “argigarriak oso antzeko” auzi bat ebatzi zuen.

Horregatik, aretoak Madrilgo Auzitegiak egin bezala ekitea eskatu du abokatuak, akusatuen “eskubide urratuak” zuzenduz, instrukzioa baliogabetuz eta epaiketa bertan behera utziz.

Goizean hitza hartu duen azken abokatuak ere sententzia berdina erabili du, astelehenean hasi zen aurretiazko alegazioen txandan. Hala ere, Fiskaltzak Madrilgo Auzitegiaren epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenaren aurrean.

Inputatuen abokatu guztiek prozedura osorik edo partzialki bertan behera uztea eskatu dute, lehen egunean Alfredo de Miguel akusatu nagusiaren abokatuak planteatu bezala. Fiskaltzak 54 urteko espetxe-zigorra eskatu du Arabako EAJren buruzagi ohiarentzako.

Delituen preskripzioa

Era berean, akusatuek prozeduraren amaieran deklaratzea eskatu dute defentsako abokatu guztiek, baita delituen preskripzioa planteatu ere.

Otsailaren 19 baino lehen erabaki bat hartzeko eskatu diote abokatuek eta Fiskaltzak Auzitegiari; izan ere, orduan auzipetuak galdekatzen hasiko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Epaiketak albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak