Politika -

Bake prozesua

Preso ohiei irtenbide bat emateko 'adostasun transbertsala' eskatu du Foro Sozialak

Urtarrilaren 25ean eta 26an, Irunen (Gipuzkoa), egindako IV. Foro Sozialaren bigarren zatiko ondorioetako bat da.

Donostiako Aquariumean egindako ekitaldia. Irudia: EiTB
Donostiako Aquariumean egindako ekitaldia. Irudia: EiTB
Donostiako Aquariumean egindako ekitaldia. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso ohi eta iheslarien “arazoei irtenbide bat emateko adostasun transbertsala bultzatu eta lortu” behar dela defendatu du gaur Foro Sozialak. Foroa Euskal Herriko bake prozesua bultzatzen ari diren sindikatuek eta elkarteek osatzen dute.

Urtarrilaren 25ean eta 26an, Irunen (Gipuzkoa), egindako IV. Foro Sozialaren bigarren zatiko ondorioetako bat da, erakundeak agiri batean jakitera eman duenez. Teresa Toda, Aitzpea Leizaola, Agus Hernan eta Nekane Alzelai bozeramaileek ondorioen berri eman dute gaur, Donostiako Aquariumean.

Preso ohiek eta iheslariek aurre egin behar dizkieten “oztopo eta zailtasun legal eta sozialak” txosten batean biltzea proposatu du Foroak, ondoren esparru horretan beharrezkoak diren “neurriak” zehazteko.

Txostena “genero ikuspegi espezifiko” batekin egitea eskatu du ondorioen testuak. Aldi berean, “eragile publiko, pribatu eta elkarteen arteko lankidetza marko” bat eraikitzea aldarrikatu du, preso ohien eta iheslarien “birgizarteratzea lortzeko”, aurrera eramaten diren ekimenen “jarraipena” egiteko helburuarekin.

Preso eta iheslarien inguruko adostasuna “hasiera batean, maila sozial, politiko eta instituzionalean” gauzatzea planteatu du Foro Sozialak, Euskadin eta Nafarroan. Bere “garapenean”, ordea, preso ohien eta iheslarien parte-hartzea izatea eskatu du.

Helburu horrekin, iheslarien itzuleraren inguruko “bide orri” bat sortzea proposatu du Foro Sozialak, “gida” bezala erabiltzeko. Era berean, “genero ikuspegi” bat izatea eskatu du, “birgizarteratze prozesuan emakumeek bizi duten berdintasun eza egoeragatik, espetxean” zein ihes eginda egon.

Arratsaldean jakitera eman duten agiriak bi atal ditu, aurrenekoa “motibazio politikoko delituak egin izana leporatzearen beldur diren” iheslarien ingurukoa da. Kolektiboa “adineko” pertsonak osatzen dute, horietako asko gaixo daude, “batzuk oso larri”.

Agiriaren bigarren atalean, preso ohien “birgizarteratzea” da muina; izan ere, zigorren “ondorio kaltegarriek bazterketa eta berdintasun eza” sufritzera eramaten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur Iparraldea bideoak EAE Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Bakea Euskadin