Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Autogobernurako Ponentzia, 2018ko maiatzak 16: Atariko titulua adosteko bilera

Politika

EUSKO LEGEBILTZARRA

Alderdiak estatus berriaren hitzaurrea adosten saiatuko dira datorren asteazkenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Atariko tituluari buruzko eztabaidari ekin diote, baina ez da adostasunik izan EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PPren artean. Ondorioz, datorren asterako jarri dute hurrengo hitzordua.

  • Ponentzia, otsailean bilduta. Argazkia: EFE

    Ponentzia, otsailean bilduta. Argazkia: EFE

    Ponentzia, otsailean bilduta. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Autogobernua Eguneratzeko Lantaldea estatus politiko berriaren hitzaurrea adosten ahaleginduko da hurrengo asteazkenean egingo duen bileran. Eusko Legebiltzarreko alderdiek erabakitzeko eskubidea edota nazio izaeraren inguruan dituzte desadostasunak tarteko, boto partikularrak egotea aurreikusten da.

Autogobernu Lantaldeak bilera egin du gaur Legebiltzarrean, eta alderdiek estatus politiko berriaren atariko tituluari buruzko proposamenak eztabaidatu dituzte.

Hitzaurrearen gaineko adostasunik lortu gabe hasi dute atariko tituluari buruzko eztabaida alderdiek.

Gauzak horrela, Autogobernu Lantaldearen datorren asteazkeneko bileran atariko tituluaren eta hitzaurrearen inguruko eztabaidari berrekingo diete alderdiek.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak bileraren ostean kazetarien aurrean adierazi duenez, datorren asteazkenean itxiko dute hitzaurreari buruzko akordioa eta edukiarekin ados ez dauden alderdiek boto partikularra emango dute.

Iriarteren hitzetan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek "puntu komun garrantzitsuak" dituzte, hala nola, "erabakitzeko eskubidea, nazio izaera eta eskubide sozialak". Are gehiago, diferentziak alde batera utzi eta ados dauden puntuetan azpimarra jartzeko garaiak dela azpimarratu du.

Borja Semper PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen esanetan, ostera, Autogobernu Lantaldeak "ildo beretik darrai" eta aurrerapausoak ematen ari direla badirudi ere, egiaz, akordio faltak "blokeo" eragiten jarraitzen du. Azaldu duenez, EAJ estatutu berriko atariko tituluan sartu nahian ari den "euskal nazionalitatea" eta erabakitzeko eskubidea moduko kontzeptuak "Konstituzioaren aurkakoak" eta "zentzugabeak" dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena