Politika -

EITB Focus

Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin

Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan Lehendakaritzan izateko zerrendaburu faboritoak, EITB Focus inkestaren arabera. Bi horietako bat Jaurlaritzako buru berria izatea nahi duten pertsonen ehunekoa ia berdina da.

Hurrengo lehendakaria nor izatea nahiko luketen galdetuta, galdetutakoen % 25,4k jeltzaleen hautagaiaren alde egin dute, eta % 25,3k nahiago lukete Otxandianok gidatzea  Eusko Jaurlaritza berria.

Distantzia handira, % 5,3k Eneko Anduezaren (PSE-EE) alde egin dute, eta % 1,7k Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) hautatu dute.

Herritarren % 1,2k Alba Garcia eta Javier de Andres (Sumarreko eta PPko buruzagiak, hurrenez hurren) aukeratu dituzte, eta, azkenik, galdetutakoen % 0,6k Amaia Martinez Voxeko bozeramailea ikusi nahiko lukete Lehendakaritzan.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Miren Gorrotxategi Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales Pello Otxandiano Amaia Martinez Grisaleña Alba Garcia gaur