Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Ikamak, Ernaik eta LABek dei egin diete ikasle guztiei mundu osoan hedatzen ari den #StudentsForGaza ekimenarekin bat egin eta kanpaldietara batzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak bat egin du ikasleen deialdiarekin.
Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoak ligaxkako neurketa denak irabazita, final erdietarako sailkatu da. Errioxarrak ordea, bihar Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.
Atxilotua Oscar Reina da, Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea. LABek gogor salatu du "Poliziaren ekintza honen forma eta mamia", eta uste du "lawfare patronala" dela.
Iruñeko Miravalles gozotegiaren historiaz eta bertan eskaintzen dituzten produktuez aritu da Marga Ezkurra Txantrea auzotik. Dioenez, denetariko gozo artisauak prestatzen dituzte, tartean beganoak. Miguel Arpon gozogileak bertako New York roll kubo famatuak nola egiten dituzten azaldu digu.
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak aldarrikatu du banaketa hirukoitza dela kapitalismoari eta inperialismoari aurre egiteko alternatiba. Bizitza erdigunean izango duen eredu ekonomiko eta sozial berri batera igarotzea ere beharrezkoa dela gaineratu du Iruñean egindako manifestazioan.
Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.
Nafarroako Probintzia Auzitegiak 26.800 artxibo pedofilo baino gehiago izatea eta partekatzea egotzitako iruindarra epaitu du gaur; espetxe-zigorraz gainera, 8 urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzeko debekua akordatu dute.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Los Carmenes estadioko prentsa-aretoan hitz egin du talde gorritxoak Granadaren aurka 3-0 galdu ostean EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida.
Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
Javier Esparza UPNko egungo presidenteak lekukoa emango dio Cristina Ibarrola Iruñeko Udaleko bozeramaile erregionalistari, igande honetan Iruñean UPN egiten ari den 13. Kongresuan.
Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.
Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
Zigortutako bi mutilek 60 orduz gizartearentzako lanak egin beharko dituzte, eta ezingo dira adingabearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu. Epaiak ikastetxea aitortzen du erantzule zibil gisa; ondorioz, 20.000 euroko kalte-ordainaren % 90 ordaindu beharko du kalte moralengatik.
Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.
Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan. Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.
Labriten arituko dira nor baino nor gehiago. Puntu bana dute, aurreneko jardunaldian garaipena lortu baitzuten, eta, hortaz, larunbatean garaile irtengo denak aukera handia izango du finalerdietarako sailkatzeko.
Ikertzen ari diren arrazoiengatik, bi ibilgailuek talka egin dute PA-30 errepideko 11. kilometroan, eta kamioia bidetik atera eta irauli egin da. Hildakoa kamioi barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Yala, Nafarroa Palestinarekin elkarteak antolatutako martxak "berehalako su-eten iraunkorra, Gazaren blokeoa amaitzea eta laguntza humanitarioa berehala sartzea" eskatu du. Deialdi bateratua egin dute Estatu osoan, eta ehun hiritan baino gehiagotan izan dira manifestazioak.
Erdilari nafarrak automatikoki berritu du kontratua 2025eko ekainaren 30era arte, Osasunaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidan 45 minutu baino gehiago jokatuta.
Moi Gomezek lehen zatian aurretik jarri ditu nafarrak, baina neurketaren bukaeran, Chavarriak eta Isik bost minutuan egindako golek garaipena eman diete madrildarrei.
Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.
Osasunako jokalariak hiru saihets hautsi zituen Valentziaren kontrako ligako partidan amaieran izandako kolpe baten ondorioz. Klubak azaldu duenez, datozen bost partidak galduko ditu.
33 urteko auzipetua ezingo da biktimarekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere bost urtez, eta beste bost urteko zaintzapeko askatasun-neurria bete beharko du.
Osasunako jokalaria ospitalera eraman behar izan zuten Valantziaren aurkako partidaren ostean, eta ingresatuta dago, datozen orduotan zer-nolako garapena duen ikusteko.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota baloratu du partida osteko prentsaurrekoan. Aukerak izan arren, ez dutela asmatu azpimarratu du.
Andre Almeidak, 18. minutuan, Valentziari garaipena eman dion gola sartu du. Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa merezi izan dute, eta, luzapenean, penalti bat izan du alde, baina Ante Budimirrek, huts egite harrigarri batean, ezin izan du sareetara bidali.