cerrar buscador

12:57

Iruñea

Moreako gasolindegia

Dozenaka autok kalteak izan dituzte kalitate txarreko gasolioa hartuta

Ramon Santxez | Euskadi Irratia

Moreako (Iruñerria) gasolindegian astelehen eta asteartean erregaia hartu zuten dozenaka autok kalteak izan dituzte. 400 euro arteko kaltea izan du auto bakoitzak.

  • Moreako gasolindegia Iruñerrian. Argazkia: EiTB

    Moreako gasolindegia Iruñerrian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Moreako (Iruñerria) gasolindegian astelehen eta asteartean erregaia hartu zuten dozenaka autok kalteak izan dituzte kalitate txarreko gasolioa hartu zutelako, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

400 euro arteko kaltea izan du auto bakoitzak. Gasolindegia bezeroen salaketak aztertzen ari da orain.

Gasolindegi horretara bertara lehenbailehen joateko aholkua eman die Javier Arrastoa Nafarroako gasolindegien elkarteko presidenteak kaltetuei, erreklamazioa berehala eskatzeko.

Iruzkinak