Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

6. atalaren aurrerapena

Naiaren eta Julenen artean zerbait berezia sortzen hasiko da 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Neska-mutil guztiei eragingo dien ginkana bat antolatuko du Desik ostiraleko atalean.

0:23
-

Naia eta Julen izango dira gaurko 'Go!azen' telesaileko protagonistetako bi, euren artean zerbait berezia sortuko baita Desik antolatu duen ginkana bat egiten ari direla.

Desik Basakabiko lurretan zehar egin beharreko ginkana bat antolatu eta hiruko taldeak egingo ditu. Proba honek neska-mutil guztiei eragingo die. Batetik, Naiak Julenekin eta Nikolerekin osatu beharko du taldea, eta, probak egiten dituzten bitartean, Julen hobeto ezagutzeko aukera izango du. Zerbait berezia sortuko da bien artean.

Beste talde batean, Jontxu, Markel eta Lore arituko dira. Gainera, Markel eta Lore galdu egingo dira, eta istripu txiki bat izango dute.

Azkenik, Ane, Eli eta Gari elkarrekin arituko dira. Anek bere izaera lehiakorra aterako du, baina Elirentzat eta Garirentzat ginkana bera ez da lehentasuna izango, eta ez diote kasu handirik egingo. Lortuko ote du Anek ginkana irabaztea?

Bestalde, Zuzen Begori igerian irakasten saiatuko da.

Atala eskaini ondoren Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP' aplikazioan sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.