cerrar buscador

Aitasantugaiak 2013: Benedikto XVI ordezkatzeko aitasantugai faboritoak | EITB aita santu berria

Frantzisko aita santua

Konklabea

Nor izango da hurrengo aita santua?

Aulki Hutsa deritzon aldia hasi da, hau da, aita santu batek zereginari uko egiten dionetik edo hil egiten denetik ondorengoa hautatu arte igarotzen den epea. Nork beteko du Benedikto XVI.aren tokia?

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Papables 1

MAIDER BEISTEGI

 

"Habemus papam". Aita santua aukeratutakoan, hitz horiek botako dituzte San Petriren Basilikaren balkoi nagusitik,eta hitz horien ondoren emango dute aita santu berriaren izena. Ordura arte, izen-dantza abian da. Eliza katolikoa lehen aita santu ez europarra aukeratzeko prest al dago?

Katolikoen % 42 Latinoamerikan bizi dira: 1.200 milioi pertsona, guztira. Bestalde, % 25 baino ez dira europarrak. Azken bi aita santuak, gainera, europarrak izan dira: poloniarra Joan Paulo II.a eta alemana Benedikto XVI.a; beraz, baliteke inoiz baino gertuago egotea aita santu latinoamerikarra.

Elizak aita santua aukeratzeko erabakia Espiritu Santuaren esku dagoela esaten badu ere, konklabeak irauten duen bitartean beste botere bat gailentzen da: zenbakiena. Aitasantugaiak 48 herrialdetatik datoz, eta Europak du ordezkari gehien: 115etik, 62.

Benedikto XVI.a ordezkatzeko kinielak martxan dira; 12 dira aita santua izateko hautagai nagusiak.

Odilo  Pedro Scherer (Brasil, 63 urte)

Sao Pauloko (Brasil) elizbarrutiko artzapezpiku kontserbadorea Latinoamerikako hautagai nagusia da.

Peter Turkson (Ghana, 64 urte)

Vatikanoko Justizia eta Bake Saila zuzentzen duen artzapezpikua Afrikako hautagai nagusia da.

Angelo Scola ( Italia, 71 urte)

Kardinal italiarra Europako hautagai nagusia da, eta Benedikto XVI.a aita santuaren gogokoena. Komunio eta Askapenerako mugimendutik gertu dago. Veneziako patriarka-hiritik Milango artzapezpikutzara joan zen, 2001n, eta, Benedikto XI.a aita santuaren inbestiduraren lehen urrats bezala hartu zuten adituek hori.

Cristoph Schoenborn (Austria, 67 urte)

Vienako artzapezpikua kiniela guztietan azaldu da 90eko hamarkadatik gaur arte. Zorrotza, kontserbadorea eta diplomazia lanetan oso abila da.

Mauro Piacenza (Italia, 69 urte)

Apaizen Kongregazioko prefektuak 20 urte daramatza Elizan, eta 2011tik da kardinal. Ibilbide bikaina egin du, eta, ezezaguna bada ere, Benedikto XVI.a aita santuaren begikoa da eta harreman ona du berarekin.

 

Papables 2

 

Leonardo Sandri (Argentina, 69 urte)

Ekialdeko elizen kongregazioko presidentea, Vatikanoan hezitakoa, Karol Wojtylaren laguntzaile hurkoa izan zen. Joan Paulo II.aren ahotsa izan zen, eta haren heriotzaren berri eman zion munduari.

Marc Ouellet (Kanada, 68 urte)

Gotzainen Kongregazioko presidenteak lan handia egin zuen Kolonbian. Von Balthasar teologo handiaren ikasle izan zen.

Timothy Dolan (AEB, 62 urte)

New Yorkeko artzapezpikua katolizismoaren ahotsa da AEBetan, sexu-gehiegikerien eskandaluek gogorren kolpatu duten  lurraldean. Modernoa, izen onekoa,  azkarra eta umore handikoa da. Halere, bere jarrera gertukoa kritikatu dute batzuek, "oso amerikarra" dela aurpegiratuta.

Giafranco Ravasi (Italia, 70 urte)

Vatikanoko Kultura ministroa da 2007tik. Irakasle formazioa izanda, aukera gutxi izango ditu aita santu berria eskarmentuduna izan behar dela erabakitzen badute.

 

 

Papables 3

 

Joao Braz de Aviv (Brasil, 65 urte)

Askatasunaren teologiari lotutakoa, munduan katoliko gehien dituen herrialdeko faboritoa da.

Tarcisio Bertone (Italia, 78 urte)

Tarcisio Bertone, estatu  idazkaria eta aita santuaren bigarrena, trantsiziorako aita santua izan liteke, baina Vatileaks auziak bete-betean harrapatu du.

Luis Antonio Tagle (Filipinak, 55 urte)

Manilako artzapezpikua, komunikatzaile ona eta ospe handiko teologoa da,  Benedikto XVI.aren gertukoa. Joan Paulo II.arekin alderatu dute, eta, nahiz eta jarraitzaile asko dituen, duela gutxi aukeratu dute kardinal. Aita santua izateko gazteegia dela uste dute adituek.

 

  • 4:17

    Aita Santuaren agurra

    Aita santuak Vatikanoa utzi, eta Castel Gandolfora joan da, helikopteroz

    Benedikto XVI.ak Castel Gandolforako bidea egin du, helikopteroz. Jarraitzaileen maitasuna eta gertutasuna eskertu ditu Benedikto XVI.ak.

    2:04

    Vatikanoa

    Aita santua gaztelaniaz ere mintzatu da bere azken agerraldian

    Hainbat hizkuntzatan aritu da Benedikto XVI.a bere azken audientzian, eta bere ondorengoa aukeratzeko zeregin zaila dutenen alde otoitz egiteko eskatu du.

    3:24

    Agurra

    Benedikto XVI.ak aita santua izateari utzi dio

    Jauregiko ateak itxi dituzte eta Suitzako Guardiak tokia utzi du. Egun historikoa da, Erdi Arotik, aita santu batek ez baitio uko egin San Petriren eserlekuari.

    Aita santuaren agurra

    Aita Santuaren agurra