Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bahitutako neskatoak arrisku larrian daude

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Kezkagarria da benetan Nigerian Boko Haram talde jihadistak bahituta dituen 200dik gora neskatoen egoera.

Kezkagarria da benetan Nigerian Boko Haram talde jihadistak bahituta dituen 200dik gora neskatoen egoera.

Badirudi Nigeriako Gobernuak, atzerriko beste gobernu batzuen babesarekin, erreskate operazio bat jarri behar duela martxan. AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak drone hegazkinak jarri dituzte Nigeriako Gobernuaren esku neskatoak bahituta dauden lekua bilatzen saiatzeko.

Neskato horiek non dauden jakin eta erreskate operazio bat martxan jartzen badute, oso zaila izango da neskato horiek bizirik irtetea. Egoera horretan, zentzuzkoena Boko Haramen presoekin trukea egiteko baldintza onartzea litzateke, Abubakar Shekau, talde horretako liderrak eskatu bezala, baina badirudi Nigeriako Gobernuak ez duela halakorik nahi.

Nigeria Afrikako ekonomiarik handiena da gaur egun, Hegoafrika bera atzean utzi berri baitu, baina barne arazo oso larria du. Iparraldean musulmanak bizi dira, hegoaldean, berriz, kristauak. Iparraldeko 13 probintziatan Sharia lege islamikoa dago indarrean, baina hori ez da nahikoa Boko Haramentzat. Talde horrek musulmanen kalifaldia ezarri nahi du kristau guztiak bertatik kanporatu edo islamera bihurtuz.

Mehatxuekin lortu dute jada neskato musulman asko ez daitezen eskolara joan, baina kristauak oraindik ere eskolara joaten dira. Bahitutako neska gehienak kristauak dira, eta bahiketaren helburuetako bat, hain zuzen ere, Nigeria iparraldeko kristauen artean beldurra zabaltzea da.