Gizartea
Adierazpen polemikoen ostean
Munilla: "Harritu egin nau Haitiri buruz esandakoak titular izatea"
Euskadi Irratia
Erredakzioa
Donostiako gotzainak Haitiko hondamendiaz esan zituenak, gaizki ulertu eta gaizki komunikatu direla adierazi du.
Donostiako gotzainak argitu du sorpresa hartu duela bere adierazpenak komunikabideetako lehen albisteen artean ikusita: "Komunikatzeko gogoz nabil, baina adierazi nahi dut, era berean, arrisku baten aurrean ere jartzen naizela".
Donostiako Gotzainak atzo adierazi duenez, "badaude" Haitin bizi duten tragedia baino "gaitz larriagoak". Haren esanetan, "dugun egoera izpiritual pobreagatik eta bizitzaren gainean dugun ikuspuntu materialistagatik egin beharko genuke negar".
"Nik bota nuen geure buruari bota diezaiogula guk ere bekatu larriak ditugula, eta behar bada gure kaltea handiagoa dela besteena baino, eta gaur sorpresa handia hartu dut", adierazi du Munillak.