Gizartea
Errentagarria ez delako
Bilbao-Portsmouth itsasontziak azken bidaia egingo du irailean
Erredakzioa
17 urte daramatza bi hiriak lotzen. Erabakiak 264 langileri eragingo die.
Bilbao Portsmotuhekin (Britainia Handia) lotzen duen itsasontziak azken bidaia egingo du datorren irailean. Azken 17 urteetan astean bi aldiz egiten du ibilbide hori "Pride of Bilbao" itsasontziak eta iraletik aurrera ez du gehiago egingo, P&' || 'amp;O Feries konpainiak jakitera eman duenez.
Helena Debele enpresako presidenteak adierazi duenez, ez du beste itsasontzirik jarriko aurrekoaren lekua betetzeko, "errentagarria ez delako". Zerbitzua bertan behera utzi beste konponbiderik ez dagoela gaineratu du.
Enpresako langileei -264 langile ditu, 252 itsasontzian bertan eta 12 bulegoetan- gaur jakinarazi die konpainiak albistea eta ordezkari sindikalekin negoziatuko dutela gaineratu dute.
Irailaren 27tik aurrera sarrerak erosi dituzten bezeroekin harremanetan jarriko da konpainia, dirua itzultzeko edo beste aukera bat emateko.