Mundua
Biktimarik ez da izan
Bonba bat lehertu dute Atenaseko Prentsa Ministerioan
Erredakzioa
Lehergaia eskuz egindakoa zen eta ezezagun talde batek eraikuntzaren atzealdean utzitako motxila baten barruan zegoen. Ez da biktimarik izan.
Atenaseko Prentsa ministerioaren eraikuntzan bonba bat lehertu dute. Dena den, Poliziak adierazi duenez, ez da biktimarik izan.
Lehenengo informazioen arabera, lehergaia eskuz egindakoa zen eta ezezagun talde batek eraikuntzaren atzealdean utzitako motxila baten barruan zegoen, Atenas hiriburutik bi kilometrotara.
NET telebista kateak adierazi duenez, eztanda 21:40 (GMT) aldera jazo da. Ezezagun batek abisua eman du bonba eztanda egin baino 15 minutu lehenago.
Abisua eman dutenek jakinarazi dutenez, abisua "ez da broma bat izan" eta "borroka jarraitzen" duela adierazi dute.
Poliziak eraikinaren ingurua hesiz inguratu du eta bertatik pasatzen ziren lagunei urruntzeko agindua eman die.
Giorgos Petalotis Informazio ministroak adierazi duenez, "ez dugu beldurrik izan behar".