Mundua
Lurrikara
Haitira heldu dira Ertzaintzaren lehen adituak
Erredakzioa
Guztira 18 agente heldu dira Karibeko herrialde horretara, tartean Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari bat.
Gaur (osteguna) arratsaldean irtengo da Torrejongo aireportutik Ertzaintzaren lehen adituak Haitira eramango dituen hegaldia. Lurrikarak kaltetutakoei laguntza humanitarioa eramateko Eusko Jaurlaritzak antolatutako konboi bateko kideak dira.
Guztira 18 agente heldu dira Karibeko herrialde horretara, tartean Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari bat.
Konboian lur-orotako hiru ibilgailu, ekipo elektrogenoak eta hondamendiak izan diren tokietan bizitzen diren egoera ezberdinetarako material espezifikoa eramango dituzte.
EAEko Poliziaren erreskate taldeko gainerako espedizionarioak Madrilen geratuko dira, Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren esanetara.