Politika
Komunikatua
ETA: "Su etenak ez dakar prozesu demokratikoa"
Erredakzioa
ETAk bi ondorio nagusi atera ditu: herria gabe ez dela prozesu demokratikoan aurrera pausurik emango eta aldaketa ez dela posible izango espainiar estatuaren parte hartzerik gabe.
Gara egunkarira igorritako agiri batean "tregua edo su etena egotea ez du esan nahi prozesu demokratikoa etorriko denik" adierazi du ETAk.
Abenduaren 31an sinatutako agirian azaldu duenez, "herri baten ekintza eta presioa izango da prozesu demokratiko batera eramango gaituena". Talde armatuaren arabera Euskal Herriaren nazio eskubideak eta herritarren eskubide politiko eta zibilak indarrean jartzeko prozesua liteke.
Bestalde, ezker Abertzalea mintzatu da eta ETAk bere egiten ditu haren hitzak.
"Ezin gara etsaiari begira gelditu, aurrea hartu eta egiteko garaia dugu, orain ere. Etsaiak erasorik gogorrena zuzentzen digun honetan ezin gara erresistentzia soilean gelditu. Argi izanda errepresioari erantzun behar zaiola, etsaiaren urrats berriei herri harresia altxatu behar zaiela, eta horrek duen garrantziaren jabe, ito nahi duten iniziatiba gaitasunaz erantzun behar diegu. Egia da errepresioari eustean baino, gure indarrik handiena borroka politikoan dugula", esan du ETAk.
Ildo honetan, ezker abertzaleak Altsasuko deklarazioan bide politikoen aldeko apustua balioetsi du ETAk: "hori ikusi genuen Altsasun, betiko ezker abertzale anitza, hainbat jatorri, generazio, joera eta izate elkarlanean batuak. Hori izan da Ezker Abertzalearen sekretuetako bat, eztabaidan bizi eta erabakietan tinko, bat".
Bestalde, Estatua da espainola "indar itxura guztien azpian ez du inoiz egonkortasuna lortu, alde guztietatik arrailduraz betea. Gezurretakoa da eman nahi duten tinkotasun itxura, faltsua beraien arteko batasuna, hareazkoak sortu duten eraikinaren oinarriak", esan du bandak agirian.
"Prozesu demokratikoa"
ETAk bi ondorio nagusi atera ditu: herria gabe ez dela prozesu demokratikoan aurrera pausurik emango eta aldaketa ez dela posible izango espainiar estatuaren parte hartzerik gabe.
Horretaz gain, "su eten edo tregua batek ez dakar prozesu demokratiko bat" esan du ETAk bere agirian.
Prozesu demokratikoa "autodeterminazio eskubidearen formulazioa adostu eta herritarren borondate politikoa errespetatzea ardatz dituen prozesu politikoa" dela esan du ETAk.
"Lehenengo fase" honetan eta prozesu demokratikoaren "ondorengoan" beharrezko baldintzak lortzeko aukera ematen duen borroka nagusi izango dela esan du ETAk.