Itxi

Mundua

Pirateria

Lau milioi euro ontzi bat piratengandik erreskatatzeko

Erredakzioa

Piratek joan den azaroaren 29an bahitu zuten Maran Centaurus ontziak bi milioi barrika petrolio daramatza.

Hegazkin batek sei milioi dolare ordaindu ditu Greziako banderadun itsasontzi bat piratengandik erreskatatzeko. Ontzia Alakrana aske jarri eta egun batzuetara bahitu zuten.

Piratek joan den azaroaren 29an bahitu zuten Maran Centaurus ontziak bi milioi barrika petrolio daramatza..

Erreskatea ordaintzeko dirua aire bidez bota dute petrolio ontziaren gainera eta Somaliako piratei inoiz ordaindu dieten kopururik altuena da.