Teknologia
Interes gatazka
Auzitegi Nazionalera heldu da Gonzalez-Sinderen aurkako salaketa
Erredakzioa
Internauten ustez, Kultura ministroaren eta zinegile lanaren artean interes gatazka bat egon daiteke.
Espainiako Internauten Elkarteak Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroaren aurka aurkeztutako salaketa onartu du Auzitegi Nazionalak. Horrela, bide administratiboari amaiera jarriko dio elkarteak, eta epaitegien aurrean bide berriari ekingo dio.
Interes Gatazken Bulegoan ekainean aurkeztu zuten Gonzalez-Sinderen kontrako lehen salaketa. Elkartearen ustez, ministro karguaren eta Gonzalez-Sinderen lan pribatuaren artean interes gatazka bat sortu zen.
Espainiako Buletin Ofizialean argitaratu zutenaren arabera, egungo Kultura ministroak 8 milioi euroko diru-laguntzak eman dizkio zinemarekin erlazionatutako enpresa ezberdinei.
Horrez gain, Internauten Elkartean Espainiako Gobernuak 2005an onartutako Kodea gogoratu du. Honen arabera, Gobernuko kideak eta Estatuko goi-karguek izan ditzaketen interes gatazkak definitu egin zituen Zapateroren Gobernuak.
Uztailean, Interes Gatazken Bulegoak salaketa bertan behera utzi zuen.
Elkarteak ohar batean azaldu duenez, Kultura ministroaren inpartzialtasuna erakuts dezakeen egoera dagoelako aurkeztu du salaketa hau.