Itxi

Gizartea

Bizkaian

Barakaldoko erasotzailea tabernako tiroketaren egilea izan liteke

Erredakzioa

Zerbitzari bat tiroz zauritu egin dute eta emakume bat zauritu egin da sexu eraso bat saihesterakoan. Polizia bi delituen egilea pertsona bera izan den ikertzen ari da.

Gertakari gaua ezkerraldean. Portugaleteko (Bizkaia) taberna bateko zerbitzari bat tiroz zauritu egin du gizon batek lokalean lapurreta egiten saiatzerakoan, suzko arma labur batekin.

Gertakaria 21:15 aldera izan da. Zerbitzariak bi tiro jaso ditu, bat eskuan eta bestea sorbaldan, eta San Juan de Dios ospitalera eraman dute Santurtzin. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Barakaldon. Ez dago hiltzeko arriskuan.

Bi ordu geroago, 23:30ak aldera, gizon batek 21 urteko neska bat erasotzen saiatu da Megapark saltokiaren inguruan, Barakaldon (Bizkaia), Portugaletetik bost kilometrotara. Gaztea zauritu egin da lau metroko altuera batetik salto egiterakoan erasoa ekiditeko.

Jausi ostean, bizkarra zaurituta zuela, bertatik hurbil dagoen hotel batean babestu da. Larrialdietako zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzaren ustez bi delituen egilea pertsona bera izan daiteke, bi gertakariak banaka ikertzen ari diren arren.