Itxi

Gizartea

Gertaera

Lekunberrin atxilotutako bi gazte kartzelara bidali ditu epaileak

Erredakzioa

Joan den larunbatean, Lekunberriko diskoteka baten irteeran, labankada bat jaso ondoren 21 urteko gazte bat Nafarroako Ospitalean hil egin zen.

Poliziak larunbatean Lekunberrin (Nafarroa) atxilotutako bi gazte kartzelara bidali ditu epaileak gaur, 21 urteko mutil bat hiltzea leporatuta. Beste biak, berriz, aske utzi ditu epaileak, gaur Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazitakoaren arabera.

Epaileak S.F.R.S. espetxean sartu du, ustezko hiltzailea dela leporatuta. Joan den larunbatean, Lekunberriko diskoteka baten irteeran, labankada bat jaso ondoren 21 urteko gazte bat Nafarroako Ospitalean hil egin zen.

Antza, gazteak goizaldeko 6:40etan jaso zuen labankada, Lekunberriko diskotekaren aparkalekuan. Anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil zen, goizeko 9:00etan.

Horrez gain, epaileak D.V.M. ere kartzelara bidali du gaur.

Guardia Zibilak goizaldeko 7:00etan dei bat jaso zuen, Mao Mao Beach diskotekako aparkalekuan liskar bat egon zela ohartaraziz.