Itxi

Mundua

ESLAren arabera

Gutxienez 3.700 atari blokeatuta mantentzen ditu Turkiak

Erredakzioa

"Turkiako Internet Legeak adierazpen askatasuna mugatzeaz gain, herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea murrizten du", adierazi du ESLAk.

Nazioarteko araudia errespetatuz Internet legeak alda ditzan eskatu die gaur Miklos Haraszti Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeko (ESLA) komunikabideen askatasunerako ordezkariak Turkiako agintariei, izan ere, gaur egun gutxienez 3.700 atari blokeatuta mantentzen dituzte.

"Gaur egun duen forman, 5651 legeak, Turkiako Internet Legeak adierazpen askatasuna mugatzeaz gain, herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea erabat murrizten du", adierazi du Harasztik, erakundeak egindako txostena aipatuz.

Turkian izan zen denboraldian ESLAk YouTuben duen atarira sartzerik ez zuela izan esan du Harazstik. "Emaitzek bitartekoak ezin dituzte justifikatu", adierazi du. "Sarbidea Turkian blokeatzea gizartearen eskubideari egindako iraina da", ziurtatu du. "Gainera, Internet blokeatzeko erabilitako zenbait arrazoi politikoak eta bidegabeak dira eta, honenbestez, ESLAk defendatzen duen adierazpen askatasunarekin ez da bateragarria", erantsi du.

Bestalde, ESLAko kide honek azaldu duenez, Turkiako legediak adierazpen askatasuneko beste arlo batzutan kale egiten du. "Zigor kodeko xedapenak komunikabideetako langileei aplikatzen zaizkie eta, ondorioz, kazetariek espetxean amaitzeko arriskua dute", esan du.