Itxi

Ekonomia

Baita Arabak ere

SEA: "2012an tunelaren amaieraren argia ikusiko du Euskadik"

Erredakzioa

Hala ere, Estatua baino arinago aterako garela uste du Juan Jose Azurmendi Arabako enpresarien buruak.

Juan Jose Azurmendi Arabako enpresarien buruak 2010. urtea "gogorra eta oso zaila" izango dela esan du, batez ere Lurralde horretako enpresentzako. Bere esanetan, bizpahiru urte igaro arte Arabak eta Euskadi "ez dute tunelaren amaierako argia ikusiko".

Hala ere, Estatua baino arinago aterako garela uste du Azurmendik.
Arabako enpresa ertainak eta txikiak laguntzeko eta sustatzeko hitzarmena izenpetu du gaur Vital Kutxak. Orotara, 500 milioi euroko laguntza emango diete Arabako pymeei. Beharrak handituko balira, 1.000 milioi eurora iritsi daiteke Vital Kutxaren laguntza.

Bestalde, langabeziari dagokionez, dagoeneko "hondoa jo" dugula esan du Juan Jose Azurmendik. Hala ere, hortik ateratzea ez dela erraza izango gaineratu du.

Bere esanetan, urte batzuk beharko dira "tuneletik ateratzeko". "2012. urtera arte ez dugu enplegua sortuko. Ordurarte ez dugu hazkundearen zantzurik nabarituko", azaldu du. "Krisi honek ondorio handiak utziko dizkigu".