Politika
Auzitegi Nazionaleko epaileak
Zenbait epailek egunean 3 ordu lan egiten dutela esan du Bermudezek
Erredakzioa
"Ordu erdi beranduago sartzen dira lanera, ordu erdi lehenago joaten dira etxera eta bi ordu erabiltzen dituzte kafea hartzeko", azpimarratu du hitzaldi batean, Madrilen.
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Arlo Penaleko Salako presidentearen ustez, Espainiako Justizia "eraginkorra" ez bada, epaileek "lan egiten ez dutelako" da.
Bere hitzetan, astean lan egin behar dituzten 24 ordu eta erdietatik (sei ordu egunean), epaile batzuk "3 ordu eta 45 minutu besterik" ez dituzte erabiltzen lan arazoetarako.
"Ordu erdi beranduago sartzen dira lanera, ordu erdi lehenago joaten dira eta bi ordu ematen dituzte kafea hartzeko", azpimarratu du hitzaldi batean, Madrilen.
Egoera hau "onartzen ez duten bitartean", Espainiako Justiziak aurrera ezin izango duela egin uste du Gomez Bermudez epaileak.
Horrez gain, Espainian funtzionari bakar bat ere zigortu ez dutela nabarmendu du. "Ezer egiten ez duenak, ez du arriskurik bizi".