Itxi

Gizartea

Veolia saria

Argazki onenaren saria kendu diote espainiar bati

Erredakzioa

Jose Luis Rodriguez argazkiaren egileak uneko argazkia benetakoa dela esan du. Antolatzaileek irudia kendu dute erakusketa ibiltaritik.

Gaur Veolia Environment Wildlife Photographer of the year sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Jose Luis Rodriguez argazkilari espainiarrari saria kentzea erabaki dute maketa bat dela uste dutelako. Argazkian otso iberiar bat agertzen da gauez hesi bat salto egiten.

Irudiaren ikerketa "zorrotz" baten ondorioz, sariaren antolatzaileek lehiaketaren arauak hautsi egin direla uste dute; izan ere, lehiaketara aurkezten diren argazkiak ezin dira izan animalien maketak edo animalia disekatuen irudiak.

Jose Luis Rodriguezek gaitzetsi du salaketa, eta maketa bat denik ukatu du.

Nazioartean ospe handienetarikoa duen saria da hau. Londreseko Natura-historiaren Museoak eta BBC kateak antolatutako sariagatik 11.500 euro jaso zituen Rodriguezek. Antolatzaileek irudia erakusketa ibiltaritik kentzea erabaki dute.

Horrenbeste eztabaida sortu duen argazkiak otso iberiar bat erakusten du gauez hesi bat salto egiten, eta Sky News telebista katearen arabera, animalia horrek Madrilgo zoologiko batean bizi da.