Teknologia
Interneteko edizioa
Ordaindu egin beharko da 'The New York Times' irakurtzeko
Erredakzioa
Neurria 2011ko hasieran jarriko dute martxan, publizitatearen jaitsiera dela eta. 'The Wall Street Journal'-ek zenbait artikulu irakurtzeagatik kobratu egiten du dagoeneko.
''The New York Times'' egunkariaren Interneteko eduki batzuk irakurri ahal izateko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek. Neurria 2011ko hasieran jarriko dute martxan, publizitatearen jaitsiera dela eta. ''The Wall Street Journal''-ek zenbait artikulu irakurtzeagatik kobratu egiten du dagoeneko.
Zentzu honetan, egunkari estatubatuarrak eredu mistoa erabiliko du datorren urtetik aurrera: eduki libreak eta ordaindu beharreko edukiak bateratuko ditu.
Ohar batean azaldu dutenez, erabiltzaileek artikulu kopuru zehatz bat irakurri ahal izango dute hilean. Behin zenbaki hori gainditzen dutenean, ordaindu beharko dute albisteak irakurtzen jarraitzeko.
''The New York Times''eko harpidedunek nahi beste irakurri ahal izango dute Interneteko edizioan.