Sakonean
Lurrikararen ostean
Milaka haur umezurtz gelditu dira Haitin
Amaia Akordagoitia
Unicefek esan du adopzioa "azken aukera" dela. Gobernuz kanpoko erakundeen lehentasuna da orain umeen egoera hobetzea.
Haitin izan den lurrikara gogorraren ostean, umeak dira orain gobernuz kanpoko erakundeen helburu nagusia. Karibeko uhartera gerturatu diren bolondresek adierazi dute milaka haur umezurtz eta bakarrik gelditu direla hondamendiaren erdian.
Unicefentzat lehentasuna umezurtz-etxeek dute eta bertan hasi da lanean, izan ere, lurrikara gertatu aurretik hirurehun eta laurogei mila haurrek aurretik gertatutako hondamendiengatik edo gurasoak txiroegiak zirelako bertan utzi zituztelako bertan bizi ziren.
Horrez gain, Unicefek adierazi du nazioarteko adopzioak azken aukeratzat jotzen direla, izan ere, umeei buruz hartzen diren erabaki guztiak beraien interesak kontuan izanda hartu behar dira.
Dagoeneko adopzio bidean zeudenei dagokienez, Haurtzaroaren Plataformak adopzioa adin gabekoaren identifikazioan eragin emozionala ahalik eta txikiena izango dela bermatzen bada bakarrik baimendu beharko litzatekeela azaldu du.
Hala ere, egoera larri horretan, bizitzak aurrera jarraitu behar du. Atzo, bikote haitiar batek bere semearen jaiotza bizi zuen Belgiako medikuen behin-behineko ospitale batean. Madam Marcusek eta Rene Jean Marcus bere senarrak ume osasuntsu bat izan dute eta, horrela, bizi berri bat heriotza agertoki batean argi izpi bat izan da.