Itxi

Gizartea

Datuak

Delinkuentziak % 15 egin zuen gora iaz Bilbon

Erredakzioa

Deliturik ohikoena autoetan egindako lapurretak dira; dena den, Bilboko Udalaren ustez, kezkagarrienak jendeari indarrez egindakoak dira, herritarrak beldurtu egiten direlako.

Delinkuentziak % 15 gora egin zuen iaz Bilbon, gaur Udalak jakinarazi duenez.

Datu hauen arabera, deliturik ohikoena autoetan egindako lapurretak dira; dena den, Bilboko Udalaren ustez, kezkagarrienak jendeari indarrez egindakoak dira, herritarrak beldurtu egiten direlako.

Hori dela eta, iazko urtean delinkuentzia % 15 igo delako ardututa daude. Delituek gora egitean Udaltzaingoak lan gehiago egin behar izan du, baina sarritan euren lana alperriko ikusten dutela adierazi dute.

Horregatik legea aldatzea lagungarri izango litzatekeela uste du Bilboko Udalak. Baita ekonomia hobetzea ere, krisiak ekarri baitu, euren berbetan, delinkuentziaren gorakada.

Esanak esan arren, Bilboko hiria nahiko segurua dela diote.