Itxi

Politika

Pariseko auzitegian

12 urteko kartzela-zigorra 'Mobutu'rentzat eta Chiviterentzat

Erredakzioa

80ko eta 90eko hamarkadetan Espainian egindako atentatuengatik epaituak izateko estraditatu behar dituzte Lopez de Lacalle eta Chivite. 2004ko apirilean atxilotu zituzten Frantziako mendebaldean.

Pariseko auzitegiak 12 urteko kartzela-zigorra ezarri die ETAko kide historikoak diren Felix Ignacio Lopez de Lacalle Mobuturi eta Mercedes Chiviteri, ETArentzat armak erosteko arduradunak izatea egotzita.

80ko eta 90eko hamarkadetan Espainian egindako atentatuengatik epaituak izateko estraditatu behar dituzte oraindik Lopez de Lacalle (49 urte) eta Chivite (50). 2004ko apirilean atxilotu zituzten Frantziako mendebaldean.

Epaituak izan diren 12 karguengatik erruduntzat jo dituzte, tartean, terrorismoko eta estortsioan jatorria duen dirua erabiltzeko karguengatik. Era berean, zigorra betetzen dutenean Frantziatik behin betiko kanporatuak izateko erabakia hartu du ere auzitegiak.

Bikotea kartzelan ezkondu zen 2004ko apirilaren 2an Anguleman (Frantziako mendebaldea) atxilotuak izan ostean. Epaiketa bitartean ETAko kideak zirela aldarrikatu zuten.