Osasuna
Iruñean erabakiko da
Kopa, Racing-Osasuna (2-1): Itzuliko partidarako emaitza ona
Erredakzioa
Osasunak 2-0 galtzen zuen Racingek bigarren zatian egindako bi golei esker, baina Pandianik 89. minutuan sartutako gol batek kanporaketa berpiztu du. Beste neurketan, Atleticok eta Celtak, bana.
Colsak eta Diopek Racingentzat bigarren zatian egindako bi golek maldan gora jarri zuten Errege Kopako kanporaketa Osasunarentzat, baina Walter Pandianik 89. minutuan egindako golak itxaropena itzuli zion talde gorritxoari. Eguneko beste neurketan, Atleticok eta&' || 'nbsp;Celtak bana egin zuten.
Miguel Angel Portugal Racingeko entrenatzaileak eta Jose Antonio Camacho Osasunakoak era ezberdinean ekin zioten kanporaketari.
Kantabriarren prestatzaileak Ligan ohikoak diren jokalari ia guztiak zelairatu zituen hasieratik, Osasunakoak, ordea, gutxiago aritzen direnak jarri zituen.
Racing partidaren bila abiatu zen hasiera-hasieratik eta lehenengo minutua bete baino lehen aukera garbia eduki zuen Xiscoren oinetan.
Erantzuna handik gutxira heldu zen eta Galanek gol abagune aparta izan zuen, baina Mario Fernandez atezainak oinarekin atera ahal izan zuen nafarraren jaurtiketa.
Ekimena Racingena zen. Presioan txukun eta hegaletatik ederto. Baina lehenengo ordu erdiaren ostean partida orekatu egin zen eta Masoudek aukera ona izan zuen lehenengo gola egiteko.
Atsedenaldiaren ostean, Osasuna partidaren erritmoa moteltzen saiatu zen eta Racingenak izan ziren jokaldi arriskutsu gehienak.
Gola 63. minutuan heldu zen. Toni Moralek ezker hegaletik erdiratu eta Colsak jaurtiketa bortitza egin zuen Robertoren atea zulatuz.
Golak talde kantabriarra suspertu zuen eta bigarrenaren bila abiatu ziren. Pandiani eta Camuñas zelairatu zituen Camachok partida orekatzeko, baina Munitisena izan zen aukerarik argiena.
Osasunak ez zuen arriskurik sortzen eta Diopen bitartez Racingek bigarrena egin zuen. Hala ere, Pandianik, maisutasunez, aldea murriztu zuen gol eder batekin 89. minutuan, kanporaketaren azken erabakia atzeratuz.
Fitxa teknikoa:
2 - Racing Santander: Mario Fernandez; Pinillos, Moraton, Torrejon, Christian; Munitis, Colsa, Lacen, Toni Moral (Serrano, 71. min.); Canales (Diop, 67. min.) eta Xisco (Geijo, 81. min.).
1 - Osasuna: Roberto; Azpilikueta, Roversio, Josetxo, Monreal; Masoud, Ruper, Puñal (Nekounan, 83. min.), Calleja; Dady (Camuñas, 70. min.) eta Galán (Pandiani, 70. min.).
Golak: 1-0, 63. min. Colsak. 2-0, 83. min. Diopek. 2-1, 89. min. Pandianik.
Celta, ederto
Atletico&' || 'nbsp;Madrilek ezin izan zuen&' || 'nbsp;Vicente&' || 'nbsp;Calderonen&' || 'nbsp;Celta garaitu eta kolokan dauka finalerdietarako txartela.&' || 'nbsp;Galiziarrak partida bikaina egin dute madrildarren futbol-zelaian. De Gea koltxoneroen atezaina izan da partidako onena.
Fitxa teknikoa:
1 -Atlético Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Domínguez, Pernía (Valera,m. 52); Tiago, Raúl García (Camacho, m. 64); Reyes, Jurado, Simao(Forlán, m. 46); ''Kun'' Agüero.
1 - Vigoko&' || 'nbsp;Celta: Joel; VascoFernandes, Noguerol, Túñez, Lago; Michu (López Garay, m. 67), JonathanVila (Bustos, m. 74), Trasshorras; Dani Abalo, Iago Aspas, Bhotelo(Joselu, m. 81).
Golak: 0-1, m. 2: Trasshorras. 1-1, m. 11: Tiago.