Itxi

Gizartea

Jacksonek idatzitako abestia

'We Are the World' abestia berriro grabatuko dute Haiti laguntzeko

Erredakzioa

Usher, Natalie Cole eta John Legend bezalakoak parte hartuko dutela ustez ziurtatuta dago, eta Sting, Fergie, Alicia Keys edo Justin Timberlake bezalako izenak ere egon litezke.

''We Are the World'' (1985) abestia berriro grabatuko dute Haiti laguntzeko. Michael Jackson eta Lionel Richie idatzi zuten abestia.

Abestiaren 25. urteurrena dela eta, Richiek eta Quincey Jones diskoetxe produktoreak&' || 'nbsp; berriro grabatzea nahi zuten abestia, eta Haitiko lurrikararen osteko krisi humanitarioak aukera hori eman die dirua biltzeko eta biktimak laguntzeko.

Usher, Natalie Cole eta John Legend bezalakoak parte hartuko dutela ustez ziurtatuta dago, eta Sting, Fergie, Alicia Keys edo Justin Timberlake bezalakoak ere egon litezke.

Richie ez da faltako grabazioan eta Michael Jacksonen ahotsa ere izango da. Izan ere, ''This is It'' birarako abestia berreskuratu zuen.

1985ean merkaturatu zen ''We Are the World'' abestia Afrika laguntzeko eta 45 abeslarik parte hartu zuten orduan, besteak beste, Bob Dylan, Ray Charles, Diana Ross, Tina Turner, Stevie Wonder, Bruce pringsteen, Cyndi Lauper edo Jackson anaiak.