Itxi

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Beste bi emakume hil dira Estatuan, genero indarkeriaren ondorioz

Erredakzioa

Madrilen, gizonezko bat atxilotu dute emazte ohia hiltzeagatik. Palman, bikotekide ohia hil du gizonezko batek. Gainera, Elxen emakume batek bere mutil-lagunari lepoa moztu dio eztabaida izan ostean.

40 urte inguruko emakume bat hilda topatu zuten atzo Palman (Mallorca). Labanaz egindako zauriak zituen lepoan eta Poliziak uste du bere bikotekidea dela hiltzailea. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman dute.

Biktimaren familiak ohartarazita, Polizia 22:00ak aldera bertaratu zen emakumearen etxebizitzara. Lepoa moztuta eta odoletan bustita aurkitu zuten gorpua.

Espainiako Polizia eta Palmako Udaltzaingoa biktimaren bikotekidea atxilotzeko lanean ari dira. Era berean, ikerketa bat jarri dute abian, gertakaria nola jazo zen argitzeko.