Itxi

Politika

Danborrada

Donostian presoen argazkiak erakutsi zituztenen bila segitzen dute

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak esan du identifikazio gehiago egon daitezkeela (asteartean egin zituzten 17ez gain) eta gertatutakoa Auzitegi Nazionalera igorriko duela.

Donostian euskal presoen argazkiak edo kartelak erakusteagatik Ertzaintzak egin zuen identifikazio operazioak irekita jarraitzen du. Iragan astearte gauean, hilaren 20an, Donostiako banderaren igoeran 17 pertsona identifikatu zituzten eskenatokira igo eta argazkiak erakusteagatik.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, identifikazioak izan daitezke (hilaren 20an izan zirenenetaz aparte), eta Auzitegi Nazionalari igorriko diote informazio guztia terrorismoa goratzeagatiko delitua egon daitekeelakoan.

Dozenaka pertsona Konstituzio plazan zegoen eskenatokira igo ziren, Donostiako martxa jotzen den lekura, eta bertan ETAko presoen argazkiak erakutsi zituzten.

Agertokira zihoazenean, kartelak estalita zituzten, baina agerian utzi zituzten danbor hotsak hasi zirenean.