Itxi

Gizartea

Uribe Kosta

Urdulizeko Ospitalea, aurreikusitakoa baino % 30 garestiagoa

Redacción

Bengoak Uribe Kostako ospitalearen proiektu berria aurkeztu du. 216 ohe izango ditu eta kontseilariaren ustez 2013ko udaberrian martxan egon daiteke.

Rafael Bengoa Osasun kontseilariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak aurreko gobernuak sortutako Urdulizeko Ospitalearen proiektua handituko du, beraz lehenengo aurrekontua baino % 30 garestiagoa izango da.

Apirilean hasiko dira Uribe Kostako ospitalea berria eraikitzen eta Bengoaren kalkuluen arabera, 2013ko udaberrian martxan egon daiteke. Ospitalea Gabriel Inclan aurreko Osasun kontseilariak aurkeztutako proiektuak baino espezialitate mediko eta kirurgiko gehiago izango ditu.

Bengoak esandakoaren arabera, bi proiektuen arteko desberdintasuna "kontzeptua" bera da, Urdulizeko ospitaleak espezialitate asko izango baititu.

216 ohe

Ospitale berriak 216 ohe izango ditu, 36.000 metro karratu eta 60 milioi euro erabili beharko dira eraikina egiteko.

Julian Perez Osakidetzako zuzendariak argitu duenez, guztira 78 milioi euro erabiliko dira, horietako 18 milioi materiala erosteko.

Espezialitate medikoak

Ospitale berri honek hainbat espezialitate mediko izango ditu, onkologia tartean. Gainera, zuzeneko 800 eta zeharkako 700 lanpostu sortuko dira.