Ekonomia
Diru-bilketa
Arabak 1.749 milioi euro batu zituen 2009an, % 14 gutxiago
Erredakzioa
Hala ere, Herri-Dirubideen Kontseiluak iragarritakoa baino gehiago izan da. Sozietateen Gaineko Zergaren bidez 211, 18 milioi euro bildu dituzte, 2008an baino % 23, 8 gutxiago.
Arabako Foru Aldundiak 2008an baino diru gutxiago bildu du 2009an (% 14), nahiz eta azkeneko hilabeteetan jaitsiera nabarmenki baretu.
Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen ahaldunak prentsaurrekoan agertu da diru-bilketaren datuak jakitera emateko.
Guztira, Arabako Ogasunak 1.749 milioi euro bildu ditu 2009an, 2008an baino 275 milioi gutxiago, baina Herri-Dirubideen Kontseiluak iazko urrian iragarritakoa baino 60 milioi gehiago.
Horietatik, 859 milioi zuzeneko zergapetzearen bidez bildu zituzten, iaz baino % 14,35 gutxiago. Sozietateen Gaineko Zergak 211, 18 milioi euro bildu ditu, 2008an baino % 23, 8 gutxiago, aurrikuspenek % 30ekoa izango zela iragarri bazuten ere.
Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari dagokionez, Aldundiak 630 milioi euro batu zituen, 2008an baino 56 milioi gutxiago, 400 euroen itzultzearen eraginez.
BEZaren bidez, Ogasunak 466,6 milioi euro batu ditu, % 13,25 gutxiago.