Osasuna
Igandean 17:00etan
Xerezen pentsatzen du Osasunak jada
Asier Legarda
Taxoare
Racingen aurkako Kopako final-laurdenak ahaztu eta Xerezen zelaian irabaztea da orain gorritxoen helburua.
Datorren asteazkenean jokatuko da Santanderko Racingen aurkako Kopako kanporaketako itzulerako norgehiagoka Nafarroako Erresuman (2-1 galdu zuten nafarrek joanekoan), baina gorritxoek Kopa ahaztu eta Ligan jarri nahi dute arreta orain.
Jose Antonio Camachoren mutilak eguerdian entrenatu dira Taxoaren, eta larunbat goizean hartuko dute Xerezerako hegazkina, azken entrenamendua Xerezen bertan egingo dutelarik. Camachok 19 gizoneko deialdia eskaini du, eta Roversio, Delporte, Oier, Jokin, Vadocz eta Ruper izan ezik lehen taldeko jokalari guztiak eramango ditu Xerezera, bigarren taldeko Alan Baró euskarriaz gain.