Gizartea
Saria, Euskadirentzat
Euskadiko standak saria jaso du Fiturren
Erredakzioa
Epaimahaiak standaren profesionaltasuna, komunikazioa, sustapena eta diseinua saritu du. Erkidego berdinari saria elkarren segidako bi urteetan ematen dioten lehen aldia da gainera.
Madrilgo arkitektuek eta azokako diseinatzaileek erabaki dute sariduna.
Erkidego berdinari saria elkarren segidako bi urteetan ematen dioten lehen aldia da gainera. Gaur Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak jaso du saria.
Standaren diseinua
Ia 1.000 metro karratuko standa aurkeztu du Euskadik Fiturren, Espainiako turismo-azokarik garrantzitsuenean. Sei ataletan banatuta dago eta hurbiltasuneko turismoa sustatzea nahi du.
Gune irekia da, eta sartzeko erraza; hala, bisitaria erraz asko mugidaiteke azpimarka guztietako mostradoreetatik barrena, eta ibilbidemoduko bat egin dezake Euskadin zehar, maleta eskura gainera. Izan ere,bidaia-maleta da standaren elementurik nagusia eta originalena, gunedesberdinak -mostradoreak, atsedenguneak, hormak- konfiguratzekobaliagarri dena; maleta irekiak dira, bideoak erakusteko edoeuskaldunen kultura, nortasuna, geografia, artea, gastronomia, naturaeta izaera erakusteko aproposak.