Ekonomia
Kontsumitzaileen salaketa
Air Cometen aurkako diligentziak hasi dituzte ustezko iruzurragatik
Erredakzioa
Bezeroei iruzur egitea egotzi dio Fiskaltzak Air Cometi. Konpainiaren hitzetan, ordea, ez zuten txartelik saldu iharduerak eten ostean.
Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak Air Cometen aurkako diligentziak hasi ditu ustezko "iruzurrezko jokabidea" ikertzeko. Kontsumitzaileen salaketa ikertuko du Fiskaltzak joan den abenduaren 21ean konpainiak iharduerak eten ostean.
Joan den astean Santiago Pedraz epaileak auzia artxibatzea erabaki eta gero hartu du erabakia Fiskaltzak.
Air Comet itxi eta gero, konpainiaren aurkako zigor bidea mantentzea nahi dute kaltetuek; gaur goizean apelazio-errekurtsoa aurkeztu dute Auzitegi Nazionalean Pedraz epaileak ustezko iruzurra eta zigortzeko moduko kaudimengabezia iker dezan.
AUC,ASGECO, CECU, CEACCU, FUCI, FACUA, OCU eta UNAE kontsumitzaileen elkarteek salatu dutenez, Air Cometek txartelak saltzen jarraitu zuen "kaudimengabezi egoeran zeudela eta zerbitzua ez zutela emango jakinda".
Air Comet
"Iharduerak eten ostean, ez genuen txartelik saldu, ezta inori iruzur egin", esan dute konpainiatik. Air Cometeko jabea Gerardo Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentea da.